Bidebarrixetan
Amatiño
2013/09/17 23:55
Gaur bezalako egunen batean jaio nintzen, Bidebarrixetan, Muñoaneko etxebarruan. Orduandik 68 urte joan dira, doi-doi, ia-ia konturatu barik. Gero eta bizkorrago gainera, batez ere azken mende honetako egunak eta gauak, maldan behera, hegaztadaren letxe gero!
Bart lan-bilera izan genuen, Madrilen, Repsol Taldeko hainbat komunikazio-arduradunek, eta amaieran, ezustean, demaseko oparia egin zidaten. Sekulako zirrarak jota, zeharo txunditu ninduten. Bistan da zaharra maite dutena.
Norberak gustuko duen arloan lan egin ahal izatea da zoririk handienetakoa. Eta maitatua sentitzeak, berriz, ez du ordezkorik.
Besteak beste, Tarragonatik Nàstic-en elastikoa ekarri ere ekarri zuten, naizen honentzat nabarmen aproposa, ikusi besterik ez dagoenez gero
Gero, 1959eko abuztuaren 19an, pena handiz, Eibartik Gasteiza joan behar izan genuen guztiok Olarizuko fabrika berrira. Agur Eibarko giro jator, ahantzezina eta mitiko hura!! Harrezkero, batzuetan bueltatu gara herrira, baina, Eibar hura galdu da betirako gure bihotzean izan ezik!!