Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Handel, Aragues eta Orfeoi Donostiarra, doan

Handel, Aragues eta Orfeoi Donostiarra, doan

Amatiño 2013/09/19 23:55
Orfeoi Donostiarrari kantatzen entzutea beti da aukera ona. Are gehiago doan baldin bada. Gaur izan da, Donostiako San Bizente elizan, Aragues-en "Suak pizturik dirau" ereserkia tarteko. Amaitzeko, txalo eta guztikoa, Handelen "Aleluia". Ez gehiago eta ez gutxiago.

San Bizente elizan bildu  ziren donostiarrak 1813ko irailaren 19an, hogei egun lehenago ingelesek erre zuten hiria berreraikitzeko. Berrehun urte geroago, leku berean elkartu nahi izan dute ehundaka hiritarrek, euren arbasoen adorea eta ekimena oroitarazteko.

Elizgiroko ekitaldiaren inguruan, bertan izan dira Orfeoi Donostiarra, Txistulari eta Tronpeta Banda eta Gerardo Rifón organojotzailea. Benetan ederra bezain polita Tomas Aragues-en "Sua pizturik dirau" ereserkia, Beñat Gaztelumendiren testuaz. Ezohikoa bezain zoragarria, berriz, txistu, tronpeta eta organoaren arteko txirikorda. Jose Ignazio Ansorena ez zen gero urruti.

Eta, amaitzeko, Händelen "Aleluia" (Mesias). Txalo eta guztikoa. Eta doan.

San Vicente

Donostiako San Bizente, gaur iluntzeko argazkia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: