Blogak
Zubimusu(ak) Donostian
2013/01/23"Phantasma" eskaini zuten urtarrilaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Maite Arroitajauregi a.k.a Mursegok eta Rafa (a.k.a Rafael) Berriok. Aste honetan bertan argitaratu du Berriok "1971" diskoaren jarraipena den "Diarios".
Mapa bildumia, lehoietara
2013/01/23Oso bildumazalia izan nok ni, baiña gero eta gitxiago. Ondo gogoratzen juat, gaiñera, noiz aldatu neban norabidia, modu radikalian gaiñera: zera entzun nebanian, bildumazale izatia segurtasun-ezan kontrako jarreria dala.
Kulturak, ohiturak eta azturak
2013/01/22Juan Ignacio Motiloak bere izena entzun zuen aurkezlearen ahotik, ondoren ikusentzuleen txalo-hotsa sumatu eta, birritan pentsatzeke, bat-batean zutitu eta burua pittin bat makurtuz, jendearen agurra eskertu zuen dotore asko. Gero, gainerako bost mahakideren izenak aipatu zituen aurkezleak, baina bostetarik bat bera ere ez zen zutitu. Ezta jaikitzeko imintziorik txikerrena egin ere. Aldamenean neukan argazkilariak, berriz, ahopeka bota zuen: “laster ikasi jok horrek politikoarenak egiten”.
Digitalizazioaren ajeak
2013/01/22Ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak eguneroko eta nonahiko bihurtzeaz batera, mota guztietako edukiaren digitalizazioaren lekuko izan gara azken pare bat hamarkadatan. Edukia formatu digitalean izatea oso erosoa da ikuspegi askotatik: toki gutxiago okupatzen du, ez da degradatzen... Dena da abantaila, ezta? Tira, ba ez. Digitalizazioak ere baditu bere alde ilunak.
Krisialditik ateratzeko errezeta: konfiantza eta elkarlana
2013/01/20Konfiantza eta elkarlana, hona Edurne Pasabanen errezeta, krisialditik ateratzeko. Holaxe adierazi zuen, aurreko larunbatean, Marcelo Gangoiti sarien ekitaldian. Mendigoizaleen hitz-moldeak erabiliz, tolosarraren ustez “honezkero denok jabetu gara krisiaz, egokitu gara krisialdi-girora, 'aklimatatu' gara, eta, orain, kanpamendutik ateratzeko ordua da”.
Orain bai?
2013/01/19X. legealdi, bost lehendakari, hainbat kultura sailburu... joan eta etorri zaizkigu, baina Euskal Liburutegi Nazionalaren arrastorik ez. Lastima!