Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Aparkaleku publikoak: euskara bistaratzeko gune egokiak

Aparkaleku publikoak: euskara bistaratzeko gune egokiak

Asier Sarasua 2013/10/24 09:00
Zergatik ez horrelakoetan euskara lehenetsi? Ez da erraza eta merkea? Ez litzateke, bere txikitasunean, eraginkorra izango? Ba, horixe: udal eta erakundeak, hasi lanean.

Euskararen normalizazioa lortzeko eta gure hizkuntza eguneroko bizimoduan arazorik gabe erabiltzeko lan asko egin daitezke. Horietako batzuk sakonak izango dira; asko erakundeek egin beharrekoak; beste batzuk hiztunon esku egongo dira; edo zenbaitetan gizartearen alderdi asko inplikatu beharko dira. Baina badira oso erraz egin daitezkeenak. Erabakia hartu eta egin, besterik ez da behar. Esate baterako parking publikoetan egin daitekeena.

Beti ernegatu nau aparkaleku publikoetako makinetara iritsi (sarreran zein ordainketan) eta gaztelaniaz aurkitzeak. Euskaraz nahi badituzu, beti lan extra bat (batzuetan aukera hori ere ez). Euskara bigarren hizkuntza, ingelesaren edo alemanaren pareko. Eta beti pentsatu izan dut gune egokiak direla euskara sustatzeko eta gure hizkuntzari bisibilitate handiagoa emateko. Izan ere:

  1. Aparkalekuetan jende ugari biltzen da
  2. Makinek ikurrak dituzte eta ia edozein hizkuntzatan uler daitezke
  3. Beti antzekoak izanik, erdi-ulertuta edo ia irakurri gabe ere erabili daitezke.

 Esan bezala, normalean gaztelania dute lehenetsita eta euskaldunoi eskatzen zaigu esfortzua. Esate baterako Donostiako ospitalean ikusi dudan hau (kasu honetan, makina kanpoko argibideak ere gaztelania hutsean):

2013-03-19 11.24.00

Zergatik ez horrelakoetan euskara lehenetsi? Ez da erraza eta merkea? Ez litzateke, bere txikitasunean, eraginkorra izango? Ba, horixe: udal eta erakundeak, hasi lanean.

Eibarren hala dugu, esate baterako. 10 puxtarri!

2013-03-20 16.18.35

etiketak: euskara
27zapata
27zapata dio:
2013/10/25 09:19
Zarauzko OTA makinak ere bai. Euskaraz daude. Beste 10 puxtarri.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz