Blogarien aukera eta meritua
Indarrean dugun informazio-sistemaren parte dira, jakina, betidaniko hedabideetako kazetarientzat antolatutako prentsaurrekoak. Grafikoei (argazkilariak eta telebista-kamerak) bereziki eskainitako txandak ere ez dira batere berriak, leku txiki eta estuetan batez ere. Baina blogarientzako abagune aproposa, inondik ere berria ez den arren, ohikoegia ere ez da, nahiz nik neuk ezagutu nuen aurrena 2004an gertatu, Bostonen.
Repsol-Gidak eta Karrantzako Udalak elkarrekin aurkeztu dute gaur Pozalaguako haitzuloa, ez baitu alferrik leize honek irabazi “2013ko txokorik onenari” dagokion saria. Proposamena Naiara Ortiz enkarterritarrak egin zuen bere kasa, eta espainiar estatuko beste hamazazpi aukeraren artean Pozalaguako leizezuloak irabazi du, Internetez egindako lehiaketan 900.000 boto jaso ostean.
Garaipenari ez dario diru-saririk baina bai, ostera, aipamen berezia 120.000 alez zabaldutako gidan. Horrez gainera, sei milioi euro besteko komunikazio-kanpainaz baliatu ahal izan da eta ondorioz, honezkero, %40 gehitu du iazko bisitari-kopurua. Eta, diotenez –auskalo!--, blogariek izan omen dute hazkuntza horretan merituren bat edo beste.
Blogariak, lanean, haitzulo barruan
Naiara Ortiz enkarterritarrari otu zitzaion proposamena
Normalean ez da argazkirik ateratzerik izaten, baina gaur nahi beste aukera eman digute