Astindu elegantiak
70 hamarkadako hegoaldeko estiluan, existentzialismua (¿), surrealismua eta Franco hil osteko asaskatze-gogua nahastian erakusten daben kontakizun bildumia. Ez dot asko konektatzen gaixakin (afusillamendurik ez dot zuzenian ezagutu, eta abariak... abariak nahikua hotz lagatzen nabe), baiña kolpe eta idea asoziaziño onak dittuala ezin uka. Marrazki eta kolaxak be protagonismo haundixa hartzen dabe, onerako. Sasoi ha bizi izandakuak, seguru, beste era batera irakorriko dabe (baitta idazlia ezagututakuak be; internetez irakorri dotenez, pertsonai bat ; eta gaiñera 70 hamarkadan barik, 60 hamarkada amaieran idatzi zebala jakin dot; orduan ezin izan zeban publikau, jakiña).