Blogak
Eskozia, Europa berriaren adierazgarri
2014/09/17Europar mapa politikoa nabarmen aldatu da azken ehun urteotan. XX. mendearen hasieran 24 herrialde zituen Europak. Orain, berriz, 47*. Hogeita hiru berri horien sorreran sekulako eragina izan zuen historiak... historiari zerizkion kulturak, hizkuntzak eta herri-nortasunak alegia; ekonomiaren lehentasunaren mesedetan Eskozian ezer gutxi eztabaidatu diren esparruak, hain zuzen; europar etorkizunak aspaldiotan jorratzen diharduen ildotik, besteak beste.
Maldan behera aritzeko jaioak gara
2014/09/14Ezin esan, seguru, aurrena izan nintzenik, baina hor nonbait, hurrean… ezin bestean. Gaur egun ezin izango nuke egin. Ez dira alferrik hogeita bost urte joan. Maldan behera aritzeko jaioak gara.
Feministia baiña ez tostoia
2014/09/14BELLI, Gioconda. 1988. La mujer habitada. 12º edizioa. Txalaparta. Tafalla 1995.
Mendaroko zubixak
2014/09/13Juan dan urtetik, une librietan, Euskal-Erria aldizkari donostiarra arakatzen nabil. Nere helburua espeleologiakin lotutako artikuluak topatzia bada be, beste gaiei buruzko hainbeste ohar interesgarri topatzen nabil, adibidez Mendaroko zubi zaharran marrazki hau.
Benetako akuarioa
2014/09/12Aspaldiko itsasbeherarik sakonenarekin batera, Debanatura Ingurumen Heziketarako Elkarteak ibilaldiak antolatu ditu Lapari hondartza aldeko flyshean barrena. Diego biologoaren gidaritzapean, sei emakume eta bost gizonezko elkarrekin abiatu ginen marearteko zabalgunean zehar, ilbetearen argipeko itsasbizitza bertatik bertara behatzeko.
Ipurbeltz
2014/09/12Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikeriatan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariak deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztun eta sortzaileen mihi eta teklatuen esku utzi beharko lituzketela. Hori hitz bidezko hizkuntzari dagokionez. Noski, dantzan ez. Hori beste kontu bat da. Dantzariak eta sortzaileak ezjakinak badira, ezin ba haien esku utzi gure hizkuntzaren —euskara badut aho hizkuntza, euskal dantza dut gorputz hizkuntza— bilakaera eta gainbehera.
