Kuadrillak
Aurreko baten Hasier Rekondo eta Fakun Aznarez potrokolo asuntuen gaiñian barriketan ziharduela, “Lagun mina” laburmetraian barri izan neban. Pillo bat gustau jatan: giza harremanetako atal honek asko interesau izan jata beti (adibidez eta adibidez).
Laburmetraiko muiñaz jabetzeko, norbere etxetik urten biharra dago, jakiña; bestela ezin da ulertu. Nik neuk, protagonisten artian gertatutako “txoke” hori Valenciara ikastea juandakuan igarri neban. Ondo goguan dakat lehelengo momentuetako sentimendu ha, Eibarko lagunei kontatzen netsezen nere lehelengo inpresiñuak:
- Valencian erreza da lehelengo hartuemona: jentia sinpatikua da, tratu errezekua, baiña gero bakotxa bere etxera, hor amaitzen da.
- Jente gehixagokin egoten zara, baiña harremanian sakondu barik. Jentia superfizialagua da.
Halan be, lehelengo inpresiño kontserbadore honen ostian (etxekoa, beti onena) segiduan konturatu nintzan honek abantailla haundixa be ba zekala, ez edozelakua gaiñera: nere herriko kuadrilla sistemian ordez (pizkat asfixiantia egitten jatana, ordurako) Valencian lagun talderik talde ibiltzeko aukeria zeguan, kimikadun pertsonak topatzeko aukera haundixaguakin. Usarixo hori segiduan hartu neban gaiñera, eta gaur arte ez dot laga. Oporretan etortzen nintzanian be, Eibarren-eta, batzukin zein bestiekin ibiltzen nintzan, goguak emon ahala. Jakiña: promiskuidade hori ez zan Kuadrillan Batasun Santuan zaindarixen gustoko (eta neri horrek kriston barreguria emoten zestan).
Halan, nere bidia topau dot: gustoko doten jentiakin egoteko zalia naiz, beste barik. Kuadrillakuak izatia edo ez izatia ez daka zerikusi txikirik be. Oso gauza kuriosua da, kuadrillen asunto hori:
- Lagunak dittudaz bertan (lehen esan doten gustuko jente hori), baiña beste batzukin ez dot sekulan ganorazko konbertsaziñorik euki. Zenbat berba trukatu doguz 24 urtian: 10? 20? Gehixago ez.
- Elementu hónekin ez dot iñundik iñora konektatzen; baiña, halan be, danok dakixe kuadrillakuak garala eta hori ez dau iñok kuestionatzen, ezta burutik pasau be.
- Bardin gertatzen da kanpuan bizi dirazenekin: bada juan dan 15 urtian Lekittora etorri ez dan jentia, harremana total galduta dakana kuadrilliakin. Bardin da: nahikua dau Baserri tabernara etorri, ukondua barran ipiñi, eta han musian dabizenen sorbaldetik begira jartzia, azkenengotz atzo ikusi izan bagiña lez berbetan hasteko (eta hau alderdi onetako baten modura diñot, abegikortasun eterno hori).
Izaera monolitiko eta inpermeable honengaittik hain zuzen be (beste kuadrilletako jentiakin berba eginda, ezaugarri komunak dirazela ikusi dotelako), baloratzen dot gehixago Gorkak bere sasoian egindako ahalegiña eta kuadrilliak onartu izana!