Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aukeran, Txopitea falta

Aukeran, Txopitea falta

Amatiño 2014/12/28 10:00
“Irudi fantastikoa” izenburupean, bisitatxoa merezi duen erakusketa dago Donostiako Kursaalean. Nekez gero, horrenbesteko margolariren antologia joria, Beorlegi "eibarlaria" tarteko. Hain zuzen ere, aukeran, gure Txopitea fantastikoa falta.

Ez da, ez, batere erraza, Goya zenarengandik hasita egungo belaunaldi arte, horrenbeste artistaren emariak areto berean, elkarrekin, biltzea. Dalí, Picasso eta Lekuona; Saura eta Barceló; Zumeta, Ameztoy, Sistiaga, Nagel, Zuriarrain, Beorlegi… eta berrogeitak gehiago.

Segurutik dauden guztiak dira baina ez daude diren guztiak. Daniel Txopiteak (1950-1997) merezi zuen bertan egotea. Haren txorimaloak eta fantasmagoriak baino emaitza erdipurdikoagorik bada Kubo-Kutxa Aretoko hormetan zehar.

Beorlegi

Paisaje onírico. Fernando Beorlegi, 1977

BeorlegiMusikariak

Músicos. Beorlegi, 1983

Lekuona

Izenburu gabea. Nikolas Lekuona, 1936

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: