Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hamazpi urte ondoko erabakia

Hamazpi urte ondoko erabakia

Amatiño 2014/12/23 14:40
“Hogei urte ez da ezer” dio tangoak. Eta, itxura denez, ezta hamazazpi ere. Bai, ia hemezortzi urte behar izan ditu Eibarko Udalak onartu eta erabakitzeko, 1997an aurrenengo bider proposatu zitzaion egitasmoa. Baina, tira, hobe omen da berandu sekula baino.
Hamazpi urte ondoko erabakia

1997ko albistea

Ahaztuxea banuen ere, 1997ko urtarrilean aurkeztu nuen nik neuk, artean Industria zinegotzi jeltzale nintzelarik, Toribio Etxebarria kaleko aparkalekuak txandakakoak zein doakoak izatea, bertako dendariek hala eskatua. Baina alkate sozialistak ez zuen ontzat eman gura izan, auskalo berari zuzenean eskatu ez ziotelako edo dendariak ez zirelako, antza, bere artaldekoak.

Geroztik, urteak joan eta urteak etorri, EAJk behin baino gehiagotan gogorarazi arren, Alderdi Sozialistak lehengo lepotik jarraitu izan du, kementsu asko, ezezkotan… orain arte.

Orain, ostera, bai. Ia hemezortzi urteko ausnarketa sakonaren ondotik, norbaitek pentsatu du nonbait, orduko proposamen hura ez zela hain aldrebeskeria handia eta, azkenean, jeltzaleek aurrekontuei ezarritako zuzenketen bitartez, onartu da onartu, 1990eko hamarkadan batere premiarik gabeko burugabekeria omen zena.

Ez da segurutik Eibarko historia aldatuko duen erabakia baina, jakinminez baino ez bada ere, gustatuko litzaidake jakitea zeintzuk ote diren 2014ko dendariei onetsi eta 1997koei ukatu zitzaizkien arrazoiak.

Baina, tira, hobe omen berandu, sekula baino.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: