Blogak
Esaidazu ze gas darabilzun eta esango dizut ze etorkizun duzun
2014/05/21Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak iturburu asko ditu. Historiak, kulturak, hizkuntzak eta herri-nortasunak badute zer esanik. Baina baita energiak ere. Edo, hobeto esan, Errusiako gasarekiko ukrainar menpekotasunak. Energia-burujabetza gero eta estrategikoagoa da. Europa osoan. Baita Txinan ere, galdetu bestela Putini.
Modulartasunaren itzulera
2014/05/20Gure etxe eta lantokietan ezagutu genituen lehen gailu informatikoak mahai gaineko ordenagailuak izan ziren, eta jaun eta jabe izan ziren urte askoan. Haietako gehienak modularrak ziren, hau da, banatu zitezkeen partez osatuta zeuden: mikroprozesadorea, plaka, memoria, disko gogorra, soinu-txartela, txartel grafikoa, pantaila... Baina, gaur egun, bestelako gailu digital ugari erabiltzen ditugu, adibidez, eramangarriak, tabletak edo smartphoneak, eta haietan guztietan osagai horiek denak (edo gehienak) banaezinak dira. Horrek desabantaila ugari ditu; nabariena, zerbait haustean dena bota behar izatea. Hala ere, baliteke laster joera horri berriz buelta ematea.
Haplotaldeak eta ahaideak [geno-4]
2014/05/20Gaurko kapituluan, zuhaitz kladistikoak, haplotaldeak eta ahaidetzaren inguruko azalpen tekniko samar batzuk.
Andrak Probaderuan
2014/05/20Etxekoandren ezaugarrixa izan da etxeko eta kanpoko biharrak uztartzia, antxiñan batez be. Segun eta ze herrittan bizi, halako biharra egitten zeben. Eta Eibarren...
Leitzarango bide berde eta ainubea
2014/05/18Beti noizbait joatekotan eta, azkenean, atzo larunbatez egin genuen Andoaindik Plazaolara bitarteko joan-etorria bizikletaz. Hogei kilometro luze, Andoaingo Goiko Plazatik nafar mugaraino. Bide berde lasaia, beti ere gorantza, Leitzaranen zehar; polita baina, aukeran, lar ainubea.
Lipoatrofia semizirkularra
2014/05/17Gaitz hau eremu elektromagnetikoek sortutakoa dela erabat frogatua dago.
Sintonia
2014/05/16Zein harik lotzen ditu pertsona bi ezezagunak direnean? Zerk eragiten du sintonia?
Astiberrik Javier de Isusiren komiki berria, "Baleak ikusi ditut", euskaraz ere atera du
2014/05/15Maiatzaren 16an eta 17an aurkeztuko dute Bilbon eta Donostian