Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa (azkena)

Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa (azkena)

albret 2015/03/24 15:15
Oraingo zirriborroak egindako ekarpen gehienak onartu ditu.

Azken zirriborro honek blog honetan  eta beste leku batzuetan aipatu genituen ekarpen eta kezka batzuk,  bereziki garrantzitsuenak zuzendu dituzte. Lehen Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu genituen moduan orain txalotzen dugu.

 Zirriborro honetan berariaz indargabetuta geratzen dira Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko  7/1990 Legeko III. Tituluko VI. Kapitulua eta IV. Titulua, baita ere lege honetan xedatutakoa hausten duen maila bereko edo gutxiagoko xedapen oro.

 Halaber,  aurreko zirriborrotik ezabatzen da paragrafoa non aipatzen dituzten Lege honetan  oinarrizko izango liratekeen bi dekretuak (232/2000, eta 174/2003).

 Dena den, zorion hutsa  ez da izan, bada beste alderdi korapilatsu bat badago, eta hau agian zailago izango da konpontzea, bada  erakundeen arteko eskuduntzako arazoari buruzkoa baita.

 Euskadiko Artxiboen Sistematik at geratzen dira Foru Aldundien artxiboak eta haien mendeko entitate eta erakundeetako artxiboak. Nahiz eta zirriborroan ondoko paragrafo  hau sartu: “24. Artikuluan 2. Lurralde historikoetako artxiboak ere sartu ahal izango dira Euskadiko Artxiboen Sisteman, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden Estatuko edo nazioarteko titulartasuna duten beste erakunde edo entitateetako artxiboak ere”,  errazena izango da azkenean Artxibo Sistematik kanpo geratzea.

 Gauzak horrela, Euskadiko dokumentu-ondarea den zati handia eta garrantzitsua  Artxibo Sistematik kanpo gera daitezkenez, kezkatuta gaude.

 Gai honek garrantzia handia dauka Euskal Herriko kulturaren etorkizunerako, ez dugu ulertzen nola kultura eremuan gaurko markoa dagoeneko ez daukagu gainditurik.

 Inondik inora ez dugu nahi Foru Aldundiei eta udalei eskumenak kendu, Foru Aldundien eta udalen artxiboen eskuduntzak beti izango dira Foru Aldundien eta udalen mende; aitzitik, proposatzen duguna da Artxibo Sistema Nazionala sortzea, Artxibo Sistema herri osorako, non artxiboen eskumenak Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien, Udalen, eta gainontzeko erakundeen artxiboen artean banatzen diren, elementu bakoitzari dagozkion eskumenekin;  baina buru eta sistema nazional batekin herri osorako, lankidetzan  egiten; baina koordinazio lanak eta buru Eusko Jaurlaritzak eduki ditzan.

 Ondo legoke, kultura eremuan  oraingo markoa gainditzea, kulturarako onuragarria izateaz gain, Euskal Herrirako ere horrela izango delakoan baikaude.

Gerardo Luzuriaga

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.