Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Errigorako orburuak txirlekin

2014/10/09

Badator Errigoraren udazkeneko kanpaina. Olioa, kontserbak, zukua, ardoa... produktu mordoarekin osatutako otarra erosi ahal izango dugu laster. Zer egin horrenbeste kontserbarekin? Nola prestatu? Orburuak prestatu ditut gaur nik, Errigorako kontserba erabili dudanez ez dut orburuak garbitu eta egosi beharrik izan eta oso janari ona prestatu dut berehala.

Errigorako orburuak txirlekin - Gehiago irakurri

Komikigunearen aurkezpena, bihar 9, 11:00etan

2014/10/08

Lehen Luis Gasca Bilduma zena Koldo Mitxelenako Komikigunea izango da aurrerantzean

Komikigunearen aurkezpena, bihar 9, 11:00etan - Gehiago irakurri

Kultura kalean

2014/10/07

Ustebako ikuskizun bitxia bezain atsegina eskaini ziguten aurreko larunbatean, Bergaran, bertako Orkestra Sinfonikoaren soka-taldeak eta Osintxuko Musiraka taldeko dantzariek, Beart elkarteko artista jendea tarteko. Kultura kaleratzea zen asmoa eta, hain zuzen, asmatu zuten.

Kultura kalean - Gehiago irakurri

Autoak blokeatzeko urrutiko tresnak

2014/10/05

Autoa mailegu bidez erosi duzu. Mailegu-emaileak autoa blokeatzeko gailu bat jarri dizu. Ez baduzu kuota garaiz pagatzen, jai duzu.

Autoak blokeatzeko urrutiko tresnak - Gehiago irakurri

Paulino Rivero, euskal jatorrizko guantxea

2014/10/04

Arrazoi zuen Federico Krutwigk guantxeen eta euskaldunen arteko harremanen berri eman zigunean. “Garaldea” liburuaren aurkezpenean izan zen, 1978an, “Consulado de Bilbao” itsasontziaren barruan emandako prentsaurrean. 1983ko uholdeek eraman zuten betiko ontzi mitiko hura baina, horratik, Paulino Rivero presidenteak gogorarazi dit baietz, kanariarrak euskal jatorrikoak izan daitezkeela.

Paulino Rivero, euskal jatorrizko guantxea - Gehiago irakurri