Azal polittegixa, mamin gitxirako
Zelan esangot, ba... Nobelan zihar oso ondo: liburu-ehiztarixa hor zihar, Dumasen manuskrito batekin aurrera eta atzera, eta liburu sataniko batekin izandako lotura misteriotsuak aztertzen... Neska misteriotsu hori, diabruakin edo/eta mosketeruekin edo/eta Sherlock Holmesekin ze harreman dakan jakin ezinda... Referentzia literarixoz lepo –ez dakitt, oin momentuan, halan be, benetakuak edo asmautakuak dirazen-. Ondo beraz. Amaieria be, itxura oso onekua: liburuan ziharko korapillo guztiak askatu eta errelazionauko dirazen unian zain... baiña “txin pun” egitteko momentuan... kaka! Biribildu biharrian, halako amaiera folletinesko eskas baten gelditzen gara (diabru asuntuan), aberatsen denporapasa hutsa dala deskubritzen dogu (Dumas asuntuan) eta neskia zein kristo dan jakin barik! Alfredo, Alfredo! Ederra egin destak!