Industria, Bizkaiaren motorra. Bizkaiarena soilik ote?
Petronorren kontseilari delegatuak zertxobait gehiago nabarmendu zuen, labur asko: “del pasado no se come”. Andreu Puñet katalana da, mila lagun eskas dituen herrixka batean gerra ostean sortua, eta txitean pitean erabili ohi ditu larre motzeko jendeak aitaren batean ulertu izaten dituen moldeak eta adierak. Nago, baina, euskal gizarteak ez duela horrela uste, eta gure katalanak besterik sumatu arren, badagoela iraganetik bizitzerik.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritzako ahaldunak itxi zuen ekitaldia eta, Unai Rementeriari jaramonik egingo badiogu: “Kalitatezko lanpostu iraunkorrak gura ditugu, eta horretarako kalitatezko jarduera ekonomiko eta iraunkorra behar dugu. Bizkaiaren etorkizuna industria berreskuratzeari atxikia dago. Industria-enpresa indartsurik gabe ez dago etorkizunik: ez lanposturik, ez gizarte-zerbitzurik, ez kultura-politikarik, ez herri-zerbitzurik. Enpresa da Bizkaiaren motorra".
Bizkaiarena soilik ote?
Iñaki Irasuegi (La Navalen zuzendari nagusia), Jabier España (Eroskiren Garapen zuzendaria), Tamara Yague (Tecuniren zuzendari nagusia), Andreu Puñet (Petronorren kontseilari delegatua) eta Amadeo Torrens (Precicasten zuzendari nagusia), elkarrekin izan zuten mahai-inguruan zehar.