Blogak
Gizakia ala makina? (Turing-en testaz eta adimen artifizialaz)
2015/04/15"Reading-eko Unibertsitatetik / dator notizia / makina bat izan dela / gizakitzat hartua". Iazko ekainean, komunikabide ugaritan agertu zen berria: ordenagailu-programa batek, lehenbizikoz, Turing-en testa gainditu zuen. Beraz, horrek zer esan nahi du, makina adimendunak gure artean ditugula jada? Badirudi ez dela hainbesteraino, baina, gutxienez, parada eman du adimen artifizialaz, gizakiak eta makinak bereizteko testez eta abarrez filosofatzeko.
Mendia
2015/04/14Ez dut uste mendizale amorratua izan behar denik Donostiako San Telmo Museoan dagoen “Mendia” erakusketa gustura ikusteko. Historia handia hamaika historia txikiz osatu ohi da, eta azken ehun urteotako euskal puzzlearen hainbat piezak zer ikusirik dute mendizaletasunarekin.
Minaren eta sufrimenduaren markak
2015/04/12Gerra, tortura, biolentzia politikoa, terrorismoa. Mina.
Euskaldunok gara problema Euskal Herrian
2015/04/11Jose Migel Barandiaranek esan zuenez, izenik duen oro izan bada. Eta alderantziz galdetuko bagenu… izenik ez duenik ba al da? Euskal Herrian bai, behintzat, euskaraz ez dakien “euskalduna” identifikatzeko terminorik gabe jarraitzen dugu-eta, gehienak izan arren. Ibai Iztuetak ironia handiz dioenez, problemek izenak dauzkate; izenik gabe, ez dago problemarik.
Bizikletak badira udaberrirako, antza
2015/04/10Euskadi irratiko Faktoria saiorako egindako kolaborazioa 2015eko apirilaren 10ean
Letxerinetako Leize Izoztua
2015/04/08Iaz ez nintzen ausartu eta aurten, aldiz, nahiz kostata, goraino. Letxerinetako Leize Izoztuak merezi du ahalegintxoren bat, mila metroko igoerak (1.020 - 2060 m.) ahalegintxoa baino zertxobait gehiago eskatzen duen arren. Batez ere azken larre-lautadatik (1.670 m.) gora, kranpoiez, amaierarik gabeko (390 m.) harkaitzarteko korridore aldapatsu eta izoztuan zehar.
