Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hau ez da Alemania

Hau ez da Alemania

Amatiño 2015/11/05 17:35
Gipuzkoako 35.000 familiak, 70.000 inguru gipuzkoarrek alegia, ez omen dute behar adina diru-sarrerarik euren etxe-barruan 18 gradu besteko tenperaturari eusteko neguan zehar. Aldi berean, Debagoienako bidegorria da mundukorik argiztatuenetakoa. Auskalo Euskadi ote den Eskozia, Irlanda, Quebec edo Katalunia. Baina, nonbait, Alemania ez behintzat.

Denak omen du esplikazioren bat. Segurutik esplikazioa du Gipuzkoako familien %8,5aren diru-ahalmenik ezak, baita Debagoienako 20 kilometroko bidegorria argiztatzeko diru publikoaren ahalak ere. Baina, edozein modutan, ezin uka, batzuon pobreziaren eta besteon luxuaren arteko koherentzia faltari ez dariola, itxuraz behintzat, logikarik eredugarriena.

Zalantzarik ez gero, uste baino zailago izan ohi dela gizartearen aniztasunak eta konplexutasunak orekatzea, eta Osintxutik Eskoriatzara bitarteko bidegorriaren gau-distirak nekez berotu ahal duela behar beste dirurik ez dutenen gipuzkoarren argiaren faktura; baina, barrena, onartu beharko paradoxa nabarmen samarra-edo ematen duela.

Zer gerta ere, ez dut uste Alemanian gerta litekeenik familien %8a gutxieneko kalefakziorik gabe bizi ahal izatea. Baina, nik ezagutzen dudan neurrian behintzat, postura egingo nuke Alemanian ez dutela bidegorriak argiztatuko dituen diputaziorik.

Bidegorria

 Hogei  kilometro inguruan, zortziehunen bat argi-puntu bai ote?   Bart arratseko argazkia, Bergarako irteeran.

Almenen

Almen (Eskoriatza) ikastolaren aurreko zelai ederra zeharkatzen du bidegorriak. 

jaime
jaime dio:
2015/11/06 16:31
Eta gutxi izango balitz, hemen gaude, besoak zabal-zabalik, Europak bidaliko dizkigun etorkinen zain. Posturatxoa: ezetz ailegatu pastela guztiontzat!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: