Putazaliak, putak eta putasemiak
Zein da best sellerran gakua? Gero eta jakinmin gehixago eragitten destan galderia. Izan be, oso kuriosua begittantzen jata: polizia eta gaizkillien historia baten harixa jarraittu eta gero, sexu eta bortizkeriko ohizko dosisakin, zer ikasi dot? Zer dakitt lehen ez nekixanik? Hau idatzi eta gero, zer irabazi dau munduak? Gauza gitxi. Baiña ni hor egon naiz, liburuari lotuta, juan dan 8 egunian, azken laurak suspense bizixan. Zein da fikziñozko literaturian paper misteriotsua; gehixen konbenzitzen naben erantzuna bere definiziñuan bertan dago... “iges egittia”.
Oin dala gitxi komentatzen neban lagunakin, iges egitteko forma bat baiño gehixago dagozela: zarataz inguratzia (etxian tele, radixua, izperringia, dana batera), kotxian 200 km/orduko abixaran ibiltzia (ezin dozu beste ezertan pentsau, kamiñuan baiño), burua hustu eta meditaziñuan jardutia (osasungarrixena)... Eta “ebasiñozko literaturian” arrakastia be, hortan dagola esango neuke. Hor murgilduta, zure buruko zaratia tapau egitten dozu, eguneroko bizitzaz atseden hartuta. Ez da gitxi! Zentzu horretan, fikziño idazlien papela terapeutikua izan leikiala konturatu naiz; hori aitortu bihar jake behintzat.
Bigarren txatal hau kazeta asuntuan zentrauta dago, esklabu sexualen negoziuari tiraka hasi diran periodista benetalarixen kontura; konturatu barik, baiña, uste baiño kaka gehixago destapatzen dabe (armak, drogak, sekretu diplomatikuak) eta honek kalibre haundiko arazuak ekartzen detse. Hain zuzen be, hortxe dago igual sinisteko gatxa dan partia: kazetari ahul batzu negozio zikiñen munduan sano-sano sartzen dirala, ikerketia ageri-agerixan eruanda, errepresaliarik etorriko etxakela pentsauta. Bestalde, liburu honetan Salander elbarri emozionala hobeto ezagutzen dogu, arbaso zaraitzuarren historixa eta guzti :-)
Gaur bertan ekingo detsat hirugarren txatalari, gogo onez gaiñera. A! Ahaztu jata: hamen be itzultzaillian koladura txiki batzu igartzen dira, prisako biharren ondorixuak seguraski... (konkordantzia akatsak, eta).
Beste ohartxo bat: hauxe izan da ebooka erabilli doten lehelengo aldixa. Esperientzia ona! Romantiko guztien modura papela nahixago, baiña praktikotasun eta ekonomian aldetik... ez dago konparatzeko modurik.