Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Buruzapia eramaten duten emakume guzti horiek dira Zu

2015/12/14

Urte honetan bereziki emakume gazte eta heldu asko ikusi ditut buruzapi batekin minbiziari aurre egiteko tratamenduaren eraginez. “Ongi etorri klubera” esan zion Zuri ezagun batek. “Zu” idatzi du Anjel Lertxundik gaitzaren aurka emazteak eta biek bizitzen ari diren esperientzia kontatzeko. Liburu benetan ederra eta gomendagarria, baina ez edozein unetan irakurtzeko modukoa, noski.

Buruzapia eramaten duten emakume guzti horiek dira Zu - Gehiago irakurri

Euskal gizartea ETAren txantaiaren aurrean

2015/12/11

Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuaren Zentruak hiru urte daramatza, hamabi ikertzaileren laguntzaz, ETAren iraultza-zerga aztertzen. Orain arte, 140 erantzun jaso dituzte onlinez, beste 250 lagunen berri jakin dute eta 66 biktima buruz buru elkarrizketatu. Guztira, 10.000 lagun inguru izan bide dira ETAren txantaia jasan dutenak.

Euskal gizartea ETAren txantaiaren aurrean - Gehiago irakurri

Hacker autistak harrapauta

2015/12/08

LAGERCRANTZ, David. 2015. Lo que no mata te hace más fuerte. Ed. Destino.

Hacker autistak harrapauta - Gehiago irakurri

Heriotza auzoan

2015/12/08

Haur garaiko bizilagun baten heriotza pasa den astean.

Heriotza auzoan - Gehiago irakurri

Dispierta fierro, dispierta Aragón!

2015/12/08

Almogavareak, jatorriz, aragoiarrak ziren, ez katalanak. Eta Katalunia, Aragoiko Erresumaren parte, ez alderantziz. Aldarri bi hauek oinarritzat hartuz, Beatriz García Aloras (Sabadell, 1967) idazleak “Aragón, alma de los almogávares” eleberria idatzi du. Egileari berari jaramonik egingo badiogu “fikzioa da, baina erreferentzia historiko guztiak erabat egiazkoak”.

Dispierta fierro, dispierta Aragón! - Gehiago irakurri

Resonantzia

2015/12/06

Fisika kontuak dira: kuebia aztertzen gabizenian, adibidez, galerixa baten formia dala eta berba eginda zure oihartzunak garun barru-barruan jotzen detsuan dardaria sentiduarazten detsu, zure hazur, zuntz eta neuronekin bat datorren soiñu armoniko hipnotikua. Bizitzako beste arlotan gertatzen dira halakuak: ezagutu barri dozun pertsoniakin bat egittian sentsaziño hori (“betidanik ezagutu izan bagiña lez”)...

Resonantzia - Gehiago irakurri

Urrezko arrautzen errulea akabatzeko arriskua

2015/12/05

Jendeak gero eta gutxiago irakurtzen omen du. Ez dakit egia osoa ote den. Liburua nahiz egunkaria izan, paperean gero eta gutxiago irakurtzen dela, seguru. Baina interneta, emaila, gizarte-sareak eta telefono-mezuak tarteko, auskalo ez ote den inoiz baino gehiago irakurtzen. Labur baina sarri.

Urrezko arrautzen errulea akabatzeko arriskua - Gehiago irakurri

Amaitu zelakoan? Bai zera! Beste 6 euskarazko komiki!

2015/12/05

H28-ren "urtikaria", De Rerum Natura 6, Dublindarra, Ilargiraino, Oletakorta eta Iraganera Bidaia

Amaitu zelakoan? Bai zera! Beste 6 euskarazko komiki! - Gehiago irakurri