Bob Dylanek 75 urte eta geroz eta bertso hobeak
Aditu askok 1965 eta 1966ko Bringing It All Back Home, Highway 61 Revisited eta Blonde on Blonde jo izan dituzte Dylanen ibilbide osoko gailurtzat. Talde berean sarrarazten dituzte gainera, auskalo zergatik, hirukote natural bat osatuko balute bezala, hain desberdinak izan arren. Orduz geroztik, gutxitan erdietsi omen du goi maila hura (Blood on the Tracks...).
Ez nago ados. Hirurogei urte bete ostean hasi zen Dylanen hamarraldirik emankorrena. "Love and Theft" (2001), Modern Times (2006) eta Together Through Life (2009) gehiago dira hasieran aipatu hiru LP haiek baino. Bestalde, Chronicles: Volumen One (2004) harribitxi bikain bat da, primeran idatzia eta umore jakintsu batek apaindua, 60ko hamarraldiko Tarantula nahasi hura baino mamitsu eta ederragoa inondik ere. Eta Theme Time Radio Hour irrasaio txundigarria 2006an abiatu eta 2009an amaitu zuen.
Bob Dylanen azkenaldiko bertsoak sinesgarriak dira, bat datoz bere ahots, kantaera eta itxurarekin:
When you think that you've lost everything
You find out you can always lose a little more
edota
I used to care but things have changed
edota
There's a moment when
All old things become new again
But that moment might have come and gone
edota
Tomorrow is Friday
We'll see what it brings
Everybody's talking
About the early roman kings
buhamea@gmail.com