Izas, hain hur eta hain bakarti
Izas kanala, Canfrancetik Formigalera bitarteko mendi-haran edo sakana da, sartaldetik sortalderantza, ezelango errepidebakoa. Iparraldean, Anayet ingurua eta hegoaldean, berriz, La Moleta. Sakan-barrenean “Las Negras” ur-jauzia eta, sakonean, Iserias izeneko aterpetxea.
Behin haranean sartuz gero umeentzako moduko lekua da, baina hasierako harrartea ez da inondik ere aproposena haurrekin joateko, are gutxiago elurretan edo bustirik dagoenean.
Auskalo zein ote Iserias toponimoaren jatorria baina, kasualitatez baino ez bada ere, urrunegi barik, Ichère Biarnoko mendatea da eta Val d’Isère, ostera, Savoiako eski-estazio ezaguna.Okzitanieraren aztarren bateratuak ote?
Bera baino ez. Han goian, bizkar-erdian, Iseriasko "kanpandorrea"
Gibelean, "Las Negras" ur-jauzia. Eta goiko mendi-lerroaren atzekaldean, Anayet ingurua
Elur-ura naroro, ur-jauzian barrena. Jose Mari, Manu eta hiruok. Hiruok eibartarrak