Erresonantziarik bapez
Joder, ba pixkat erreparua emoten desta hau esatia, baiña... etxata bape gustau liburua. Ipoiñen tajua, eta batez be amaieria... Zelan esango neuke: landuta dagoz, baiña ez da nere estilua. Zergaittik diñoten erreparua emoten destala? Ba Montoia honen kontura oso gauza onak entzunda nittualako, hainbeste lagunengandik. “Kultoko” modukua zala edo. Ba zera, nere aldetik... huts! Neretako Montoia, oiñ arte, M-ak taldeko kantantia baiño ez zan (sekulan bere libururik irakorri barik) eta musika talde horrekin pasatzen jatana pasau jata idazkeriakin be: korrektua, apurtzaillia, orijinala bai, baiña... nere barruko fibrekin ezelako resonantziarik bakua.