Blogak
Etxiak eta transformadore elektrikuak
2017/03/30Juan dan urtian etxe bat erostera sartu giñan eta, seiñalia ordaindu eta gero, hara nun deskubridu genduan onduan Iberdrolako transformadoria zekala; lege barruan, baiña osasunandako arrisku nabarmenakin. Urtebeteko burrukian ostian, kontratua deuseztatzia eta dirua bueltatzia lortu dogu. Hamen azalduko dittudaz gure peripeziak, iñori baliogarrixa suertauko jakolakuan.
Pello Errotaren emaria, baliotan jarria
2017/03/28Ezkondu aurretik, gurasoen etxean, irakurri nuen nik estreinako “Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua” (Auspoa, 1963). Mende erdi geroago bigarren aldiz erosi dut (Hauspoa, 2016), Bernardo Atxagaren hitzaurrea irakurri nahiez eta Asun Garikanoren euskara batuzko bertsioa jakin minez. Bien artean lortu dute orain, ekonomian batez ere, hitzetik hortzera aipatu ohi den leloa: baliotan jarri.
Filosofiaren erantzuna adikzioari
2017/03/26Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. "Menpekotasunen aurrean... geure buruaren jabe" jardunaldia
Pertsonak eta erakundeak
2017/03/25Aste mugitua izan dut, kanpotik eta barrutik. Gertuko sentitzen nuen pertsona bat hil egin da (Tiburtzio "Diurtxio" Aranburu); enpresan agur esan diogu pertsona bati, jubilatu egin delako (Maria Antonia Plaza); asanblada orokor bat izan dugu, aspaldiko partez.
Lanik eskatzekotan, lan-eskaintzari egokitu behar
2017/03/24Datorren astelehenean, Euskal Autonomia Erkidegoko sei enpresa-erakundek --Mondragón, DanobatGroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP-- lankidetza-protokoloa sinatuko dute Eusko Jaurlaritzarekin batera, gazteen artean Lanbide Heziketaren garrantzia sustatzeko eta Heziketa Duala deritzan formula areagotzeko.
