Literatura fiña
Argentina, Euskal Herrixa, gure aittitta Bautista eta amama Serapian sasoiak, jentiak agur esatian betirako esaten zebanekua, hirixen girua eta tabakua piano/perkusiño doiñuan, pampa eremuak eta hortzmuga amaigabeak, eta itsasontzixak, itsasontzi asko. Komiki ederra, gidoi bakarra (Sasturain) eta 6 historia, marrazkilari banak egindakua: XIX amaierako joaliak EH-ko familixiakin lotzen daben hari meheiak mantenduta, mundu barriko hasieren biziraupenetik 70 hamarkadan handik hona hanka egin bihar izan zebenen unera arte. Geure historixia, inpresionistia, bikaiña.