Blogak
Bai, baina
2018/12/04Atzo amaitu zen Euskaraldia. Zinez uste dut ahobizi eta belarripresten arteko jokoa gogoan hartu beharreko inflexio-puntua suertatu dela, euskara gizarteratzekoan. Zorionak denei.
"Mintxo"-ren berrargitarapena
2018/12/03Ipurbeltz-en luzaz agertutako Berzosaren pertsonaia ezagunaren istorio guztiak jaso ditu bilduma honetan Harriet argitaletxeak
"Haur besoetakoa 2 - Paristik datorren artista", Xabiroiren aurtengo albuma
2018/11/30Unai Iturriaga eta Alex San Vicentek helduon mundua jipoitzen jarraitzen dute haurrek boterea duten mundu baten irudikapen umoretsuaren bidez
Tomoë, Japoniako samurai, pirata eta jauntxoen istorioak
2018/11/29Harriet argitaletxearen eskutik datorkigu bi albumeko edizio oso hau
Belarripresten garrantzia
2018/11/29“Euskaraldia” izeneko esperimentu soziolinguistiko honen prestaketa-faseari (“txapa”) ez nion kasu handirik egin: emazteak korapilatu ninduen, eta ez nekien ondo non sartzen ari nintzen. Esaterako: ahobizi/belarriprest kontzeptuak zer ziren jakiteko lana, hasteko bezperan hartu nuen.
"Hondamuinean", Zerocalcare komikigile italiarraren azken lana euskaraz!
2018/11/28Farmazia Beltza argitaletxe berriak atera du, Koldo Izagirrek itzulita
"Mutuaren hitza", beste harribitxi bat Harriet argitaletxearen eskutik
2018/11/27Bi album barne hartzen dituen edizio osoan atera du Laurent Galandon eta Fréderic Blier-en lan polit hau
"María Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak", Miren Mindegia eta Adur Larrearena
2018/11/26Ostegun arratsaldean aurkeztuko dute Komikigunean Nabarraldek argitaratutako komikia
