Laginketa (III)
Goguan dakat, 16 urtekin Lekeittioko kuadrillako 40 lagunetatik, 2 edo 3kin baiño ez nebala euskeraz egitten. Nik banekixan gehixenak bazekixela. Baiña erderaz egitteko joera haundixa zeken, bai euren artian, baitta (zelan ez) kuadrillako giputz bakarrakin be. Neu, bistan da, korriente nagusixa jarraitzen neban; erderaz egittia guay zan, eta halako edadiakin batek da artaldetik nabarmendu nahi izaten; baiña, petit comitean, esandako 2-3 hórrekin bai jarduten neban.
Iñoiz berba egin izan dot kuadrilla honen izaera kanonikuaz; gauza onak eta txarrak badittu horrek, kaso honetan esandako hizkera ohitturen jarraipena egitteko aukera bikaiña emoten dau, 30 urteko ikuspegixakin. Halan, esan neike gaur egunian hónek 40 lagunetatik 5-6kin baiño ez dotela erderaz egitten. Hau da: proportziñuak bueltia emon dabela.
Zergaittik izan dan, hizkuntzalarixak esango dabe igual (ni berbologo hutsa naiz). Seme-alabak izatiak, duda barik, badaka pisua; halan be, ez da izango hori bakarrik, fenomenua mutilzaharren artian be ikusi dotelako, 30 urteko edadetik aurrera gitxi gora behera (gehixenok umerik ez genkanian).