Luistxo bideogile, historia penagarri bat
Lehen bi bideoak 2018an argitaratu ziren: Hegoaldekoak ala Iparraldekoak izan zen lehena, eta gero Gabonetako espeziala etorri zen.
Hirugarrena, otsaileko, pixelazio fraktalarena. Ohartxo bat azken honetaz: kutsadura digitala agertu bezain misteriotsuki, desagertuz joan da bideoa agertu zenetik, seinale estralurtarrek nire bideoa ikusi zutela.
Jada bideo gehiago ez, baina jarraitzen dut kolaboratzen. Testuzko azken zutabea Ttap 37 alean argitaratu zen, Gipuzkoako edizioan. Politika minuskuloa du izenburua.
Ttap eskuratzeko: ttap.eus