Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Urbasa resort

Urbasa resort

Gari Araolaza 2019/06/30 09:50
Etxetik hain gertu eduki arren gutxitan joaten naiz Urbasara, baina joaten naizen bakoitzean emozionatuta itzultzen naiz tokiak ematen dituen aukera ederrekin.
Urbasa resort

Urbasako astoak

Edozeinentzat planak

Atzo kotxean bueltatzen ari ginela komentatu nuen oporretako "Resort" horietako bat dela Urbasa, denetik dago eta. Ibilbide txikiak edo luzeak, kirol entrenamendu gogorrak egiteko edo bide bazterrean hondartzako etzaulkian eguna pasatzeko, koadrilarekin parrillada egiteko edo umeekin abenturatxo bat asmatzeko, bizikletan, oinez edo korrika. Toki bakartiak, baso itxiak eta zelai zabalak, amildegi ikusgarriak edo harrizko egitura ikusgarriak. Animali basati eta hegaztiak edo behi, zaldi eta astotxo maitakorrak. Denetik dago Urbasan, eta halako toki zabala izanik beti izango duzu zure plana egiteko toki partikularra.

Mendi ibilaldia

Bargagain (1153 m). Olazti edo Altsasutik igo eta informazio gunea pasa ondoren 300 metrora ezkerretara gelditzen den parkinean (Morterutxo) aparkatu autoa. Handik oinez jarraitu haitz formazio berezi batzuk aurkitu arte (Baso sorgindua izena jarri diote turistak erakartzeko, izango zuen beste izenen bat ba...). Mendian gora doan bidea jarraituta 45 minutuan iritsiko gara Altsasu eta sakanara bista ederrak dituen Bargagaineko gurutzera.

Urbasako baso sorgindua
Baso sorgindua Urbasan

Kobazuloak

Etxetik linternak eta badaezpada aldatzeko arropa eramanda, bisitatzeko oso erraz eta egokiak dira Los Cristinos eta Noriturri leizeak, baita umeekin ere bai. Lehenengoan jende gehiago ibiltzen da eta honelako toki ilun batean sartzearen emozioa pixka bat lausotzen da. Noriturri gomendatzen dut gehiago, bakardade eta ixiltasunean esperientzia desberdina da, eta zorte pixka batekinsaguzaharrak ikusteko aukera ere egoten da. Beti ere oinarrizko segurtasun neurriak eta ingurunearekiko errespetua zainduta.

Noriturri kobazuloa
Kobazulotik kanpora begira

Errekako igerilekua

Ahal baduzu, Urederraren sorburuaren masifikaziotik ihes egin. Egun bero batean mendian ibili ondoren Urbasako ur garbian bainatzeko aukera ederra da Zudaireko igerileku naturala, zentral hidroelektrikoaren alboan egurrezko presa txukun bat egiten dute eta alboko zelai edo zuhaztian toalla jarrita arratsalde mundiala pasa daiteke. Kotxea Zudaire herrian aparkatu eta oinez jeitsi 500 metrotako bidea. 

Zudaireko igerilekua
Zudaireko igerilekua

Animaliak

Saia eta beleen hegaldiak ikusteko toki mundiala da Ubaba balkoia (Pilatosen balkoia moduan ezagunagoa dena). Edozein bazterretan aurkituko dituzu behiak, zaldiak eta gerturatu eta goxo igurzten utziko diren astotxoak.

 

Ubaba balkoia
Balcon de Pilatos moduan ezagutzen den arren, Ubaba da bere jatorrizko izena.

Jan eta lotarako

Urbasa kanpina da niri gustatzen zaidana. Kanpin zabala, garai bateko kanpin libre sentsazioa ematen duena, partzela zehatzik gabeko zelai zabalak, udan izarpean lo egitera gonbidatzen duen tokia. Alboan bungalowak ere badaude, eta jan eta edateko zerbitzu majo eta azkarra duen taberna/jatetxea. Eguneko menua, plater konbinatu eta bokatak. BTT zentrua ere badu kanpinak, bizikletekin lotutako hainbat zerbitzu eskaintzen

Deskonektatu

Aprobetxatu, Urbasako toki gehienetan ez dago telefono estaldurarik eta. Geroz eta toki gutxiagotan dago telefonoarengandik desengantxatzeko aukera eta Urbasa da horietako bat. Hori bai, lagunekin han gelditzekotan, planak aurrez egin! ;-)

etiketak: irteerak, natura, urbasa
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2019/07/02 00:00
"Noriturri"n jatorrizko izena: Inurriturri. ;-)
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2019/07/03 16:31
Eskerrik asko! Zuzenduko dot eta Noriturri alternatibo moduan. Baina normatibizatuta dagoena zein da?
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2019/07/03 16:38
Nafarroako katalogo espeleologikoan Noriturri bakarrik aipatzen da. Zer jarri beharko nuke? https://gobiernoabierto.navarra.es/es/open-data/datos/catalogo-espeleologico-navarra
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2019/07/03 17:17
Normatibizatua ezer ez dago, kueba kontu gehixenetan legez. Hamen "koba toponimo desitxuratuen katalogo" txiki bat egin genduan. Eta, "noriturri / inurriturri" googleatzen bozu, ikusiko dozu gitxienez beste 3 lekutan deitzen detsela Inurriturri zulo horri.
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2019/07/03 17:18
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon