Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / «Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista»: ekaineko kontuak

«Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista»: ekaineko kontuak

Mikel Iturria 2019/06/26 18:35
Ekainean izandako elkarrizketa eta ekitaldien errepasoa.

Maiatzeko kontuak hemen kontatu nituen eta hona hemen ekainekoak.

0.- Lehen aipamena: liburuaren bigarren edizioa (lehen berrargitalpena, teknikoki) iritsi zen ekainaren hasieran. Beste 750 ale kaleratu ditu Foca Ediciones-ek.

1.- Ekaineko lehen aurkezpena Valentzian programatu genuen, baina ez zen inor agertu.

No ha venido nadie a la presentación, pero ha estado bien saludar a @josefdelamo y a @sergicampillo_, además de conocer a @ndelatower#JORperiodista #Valencia @jortiznet

— Mikel Iturria (@iturri) 2019(e)ko ekainaren 4(a)

2.- Gero Alacant-eko Librería 80 Mundos-en sei lagun elkartu ginen ekainaren 6an. Pena ez egin izana ekainaren 30ean (30 lagun joango zirelako). Kar, kar, kar. Barka txiste txarra, baina horrela etorri zait eta ez dut kentzeko asmorik. Izan ere, Mediterraneoan ere eguraldi ona egiten duenean, jendeak nahiago du kanpoan geratu barruan sartu baino. Mariano Sánchez Soler eta Eduard Aguilar laguntzaileez gain, jende jator askoa ezagutu nuen han ere.

Hauxe idatzi zuen Eduard Aguilar-ek Alicante plazan liburuari buruz.

3.- Hurrengo egunean Madrilera abiatu ginen. Liburu Azoka zegoen puri-purian: 1600dik gora egile hiru astetan, ez dakit zenbat liburu eta bisitari... Tira, halere, 40 lagun egon ziren Traficantes de Sueños liburu-dendan. Alboan Jesús Espino eta Isaac Rosa izan nituen eta ederra izan zen Paterako beterano batzuk eta niretzat ezezagunak ziren hainbat lagun parean izatea, gehienak Javier Ortizen irakurleak. Audioa entzungai dago beheko loturan.

4.- Egun batzuk lehenago Eva Orúek idatzi zidan eta erreportaje bat kaleratu zuen Info Libre-n ekainaren 10ean hainbat zutabegile hizpide hartuta.

5.- Jada Euskal Herrian nengoela, ekainaren 13an Ylenia Benitok Irunen duen Brönte liburu dendan egin nuen aurkezpena. Familia, lagunak eta abar. Guztira 30 lagun. Iñaki Urdanibia eta Nerea Lizarralde izan nituen bidaide. Literalki, biak nirekin eraman bainituen Donostiatik.

6.- Ekainaren 14an Bilbon egon nintzen Garbiñe Biurrun eta Javi Vizcaínoren laguntzarekin. Cámara liburu-dendan 20 bat pertsona elkartu ginen. Hemen ere lagun batzuk agurtu nituen eta beste batzuk ezagutu.

En inmejorable compañía disfrutando de la presentacion de @jortiznet Talento y oficio de un periodista @iturri @ketari @Javiviz @jaio_espia https://t.co/ISMWph2wu9 pic.twitter.com/uTor9MQF4S

— Maite Goñi Eizmendi (@euskaljakintza) 2019(e)ko ekainaren 14(a)

7.- El Diario Vasco egunkariko Bidasoako atalean María José Atienza kazetariak Irungo aurkezpenaren kronika egin zuen.

8.- Ekainaren 15ean etxera etorri zen Oier Aranzabal bi mikrofono eskuan zituela eta astelehenean, hilak 17, Barruan Gaude podcast-a kaleratu zuen.

Mikel Iturriaren etxeko egongelaren @BarruanGaude. Eta hemen duzu solasaldia osorik 🎧👇 Harpidetu eta entzun zure audio plataforman https://t.co/2a9lnU0XLI

— Barruan Gaude (@BarruanGaude) 2019(e)ko ekainaren 20(a)

9.- Astean zehar Jaio espiaren harria ezkutatuta izaten du baten batek Javier Vizcaínok Onda Vascan gidatzen duen Euskadi Hoy irratsaioan. Ortizek ezkutatu zuen ekaineko 3. astean hemen entzun daitekeen moduan.

10.- Ekainaren 22an Santanderreko La Vorágine gunean egon ginen Patricia Manrique eta Javier Lezaolarekin batera eta 50en bat lagun aurrean amaiera polita eman genion birari. eldiario.es-en (Raquel Franco) eta eldiariocantabriak eman zuten ekitaldiaren berri, baina El Diario Montañés-ek berpiztu egin zuen maisua.

Diario Montañés. #JORperiodista
Conferencia del periodista Javier Ortiz en @VoragineSDR. 🙈🙈🙈 pic.twitter.com/X36UDC9N6x

— Javier Ortiz Estévez (@jortiznet) 2019(e)ko ekainaren 22(a)

11.- Igandean, ekainak 23, Zenda Libros-ek antologiako lau zutabe argitaratu zituen.

12.- Beste elkarrizketa bat egin nuen ekainaren 20an, baina oraindik ez da agertu. Uztailean kaleratuko omen da.

Mila esker denoi!

«Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista»: historias de junio, este apunte en castellano

Javier Ortiz: talentua eta ofizioa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter