Blogak
Lapurdin, pirripitaz, zirga-bidez eta barta-bidez
2019/12/29Ez dut, Lapurdin, hiri-barruko bidegorririk ezagutzen. Badira, ordea, Baionaren inguruko hainbat herriren arteko ibilbide egokiak, aukeran pirripitaz (txirrindua, lapurtarrez) abiatzeko. Guztiz aproposak, esaterako, Errobi zein Aturri ibarretako “zirga-bide” eta “barta-bide” izenekoak. Baita Aturri ibaiaren uretan amaitzen diren Ardanibia, Aran eta Biduze errekaldeetakoak ere.
Idazleeen mintzoak. Adberbioak
2019/12/27Hiztegian datoz gehienak. Baina zerrendan sartu ditut. Deigarriak egiten zaizkidalako eta noizbehinka eskura izateko. Erabat galduta aurkitu naiz sail honetan, nire garaian ikasi ez nuen sailkapen eta bereizketa handia aurkitu dut gaia aztertzen hasi naizenean. Ulertzen dudan modu xinplean jarri ditut soilik nik. Esaldi eta egituretan sartu ditudan asko edo zenbait seguruenik iritzi-adberbioak dira segurenik. Hitz bakarrekoak soilik jaso dut adberbioen zerrendan.
Durangoko amesa
2019/12/27ARTOLA ZUBILLAGA, Fermin. 1986."Heresak Durango aldean XV. mendean". Antropologiaren euskal bilduma 10. Kriselu, Donostia.
Begirunea
2019/12/24Ez duena balio zera da: Iparraldean eta Nafarroan pasa-misi egin, gehiago lortu ezin delakoan. Eta sistemak onartzen ez dituen formulak Euskal Autonomia Erkidegoan soilik planteatu. Nire ustez, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrok nafarrek eta ipartarrek besteko begirunea merezi dugu.
Azalpenak nekez dira kalterako
2019/12/22Eguberri garaiko kontzertu ederra eskaini ziguten Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koralak, Euskalduna jauregian, Schöbergen kontakizun musikala eta Beethovenen sinfonia “Korala” tarteko. Ederra bai, benetan, baina aitzakiarik gabekoa, ezin esan. Aukeran, pare bat azalpen erraz falta izan zitzaizkion sekulakoa izateko.
Idazleen mintzoak. Aditzak
2019/12/20Izenekin izan dudan irizpidea erabili dut, ordenagailuak gorriz azpimarratzen dizkidanak jarri ditut soilik. Niretzat aberasgarria da hitzak aditz bihurtzeko jokamoldea, askok oraindik murritz darabilen arren.