Pulp historic fiction
Ezagutzen ez neban ipoin kurioso baten n-garren bersiñua, printzesa honen ondorengo batek egindakua (ez dakitt hori alde edo kontra ete dan...). Liburua oso irakorterraza da, nahiz eta testuingurua ezagutu ezian laguntza entziklopedikua eskatzen daben, bertan ez da-eta azalpen haundirik emoten. Haundikixen bizimodu hutsala, berorren ikuspegittik ("mas valer" eta errege kortian eskalau, besterik ez dake buruan), euren bizimodu erosuen detalle kuriosuekin, eta "los ricos tambien lloran" konponente ekidiñeziñakin -azken fiñian, liburua populatxuak erosiko dau-. Anekdota ezagunena igual (Santa Teresaren ukaziñua jaso zebanekua) ironiaz kontauta dago, ezinbestian. Amaieria gustau jata gitxien: pajina kopurua bete dabelako, aspertu salako edo batek daki zergaittik, idazliak ez dau kontakizuna biribiltzeko astirik hartu, eta pajina bittan harrapaladan garbitzen dau. Pulp historic fiction, Mandaskarako.