Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Oholtzetako maisuak oholtzak utzi

Oholtzetako maisuak oholtzak utzi

Amatiño 2021/01/24 17:05
Txomin Heguy antzez-maisu lapurtarrak utzi dio bart oholtza-jokoari. Donostiako Antzoki Zaharrean izan da, “Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara” antzerki-saioaren ostean. Ohorezko makila jaso eta agur esan zuen. Hitza atxikiko ez balu ere, ez lioke inork gogoan hartuko.
Oholtzetako maisuak oholtzak utzi

Makiladun Txomin Heguy

Txomin Heguy (Hazparne, 1955) --abeslari, aktore, idazle, itzultzaile, sortzaile eta eragile— azken  urte biotan aritu izan da, han-hemenka, Anton Abbadiarenak egiten, Dublinetik Hendaiara delako antzezlanean. Laster 66 urte beteko dituelarik-edo, oholtzak uztea erabaki du eta horra non Loraldia Kultura Elkarteak nahi izan dion omenaldi xumea eskaini eta esker ona jendaurrean azaldu. Imanol Agirrek makila eskaini zion eta Olatz Beobidek gogotik esan: “Txomin, oholtzak zureak dira”!

Anton Abbadia --esploratzaile, geografo eta astronomoa— izan zen XIX. mendean euskal kultura bultzatu zuen dublindar ilustratua. Irlandan jaio eta Brasilen, Etiopian zein Frantzian (Paris eta Zuberoa) bizi ondoren, Hendaian eraikiarazi zuen gaur bisitatu daitekeen Abbadia jauregia, Ohartzea izeneko astronomia-behatoki eta guztikoa. Abbadia euskal erreferentzia nabarmena izan zen garai hartan eta “euskaldunen aita” izengoitiz ezagutua.

Euskal irlandarraren ohore eta omenetan, Loraldia Kultura Elkarteak “Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara” antzezlana sortu zuen, Patxo Telleriaren gidoiaz eta Metrokoadroka Sormen Lantegiaren zein Chimères antzerki taldearen lankidetzaz, Oier Gillanen zuzendaritzapean.

Antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizun laburra da (berrogeita hamar minutu inguru). Txomin Heguyk Abbadiarenak (monologoa) egiten ditu eta musika da, berriz, Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea), Alaia Phillips (ahotsa) eta Xabier Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalinba) hirukotearen ardura.

Txomin Heguy1
Txomin Heguy, bart, Abaddiarenak egiten

Ducau, Phillips, Zeberio
Txomin Heguy, Mixel Ducau, Alaia Phillips eta Xabier Zeberio

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: