Nork jarriko digu txertoa? Poliziak?
¿Será la policía quien nos ponga las vacunas?, este apunte en castellano.
Niri gehien amorratu nauena izan da orain polizia jarri dutela ostiak banatzen.
[ENTREVISTA] Nahuel Gomez, herido por la Ertzaintza en Donostia: «Claro que estas pelotas hacen daño, ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!» @gara_rsola https://t.co/ndXydjhjEc Se recupera en casa de la fractura de mandíbula pic.twitter.com/9fqoDrCKbD
— naiz: (@naiz_info) January 23, 2021
Zer kristo gertatu da azken egunetan Donostiako Parte Zaharrean? Ze gauzak ez ziren hilaren 20an hasi. Lehendik ari da bertako tenperatura igotzen.
Eta polizia eskeman sartzen duzunean, tenperatura igotzeaz gain, irtenbide gutxi lortzen baituzu, are gutxiago gazteak tartean daudenean. Badakizue, mucha policía, poca diversión...
Garai bateko istiluak egon ziren Donostian San Sebastian egunean.
Biharamunean, ostegunean, Barne kontseilaria eta kontseilariordea, alkatea, ertzainen bi sindikatutako bozeramaileak... komunikabideen aurrean. Artilleria gehiegi gauza onerako.
Aldatu dezagun planoa. Begiratu dezagun beste irudi hau: familia honi emandako tratua merezi baitugu denok. Ze zure itxuraren arabera tratatzen bazaituzte, zure «piura» gora eta behera, pentsatuko dut klasista erraldoi batzuk ditugula agintean.
Hamar hilabete daramatzagu arau-entsalada irentsi ezinik. Euskara ikasten ari zen edadeko andrazko hura bezala ari zaizkigu gobernatzen: «todos me corrigen, pero todos diferente».
Ez da erraza horrela bizitzea, jendearen bizi baldintzak aski diferenteak baitira. Batzuek osasunari bakarrik erreparatu behar diogu, baina beste batzuk osasunaz gain, arazo ekonomiko potoloak dituzte. Eta horrela zaila da norberaren burua bere tokian mantentzea.
Egun hauetan Rafa Chirbes-engana jo dut. Harkaitz Canorekin Donostian 2013an izan zuen solasaldia entzun eta transkribatu dut. Bertatik lerro hauek azpimarratu nahi ditut gaurkoan:
«Bueno, también se escribe un poco porque si tú no te consideras muy listo, para que no te tomen por demasiado tonto. Ellos contaban una Historia de sí mismos estupenda (...) Yo veía aquello y pensaba si se creerían que me lo estaba creyendo. Pues lo único que he hecho con mis libros es que no me he creído nada de lo que han contado los últimos treinta años».
Makinaria ofizialak ez gaitzan tontotzat hartu.
«Desarmatuta gauden zibilen kontra».
Eguraldi lainotsua hiriburuan, zioen Fermin Muguruzak kantuan...