Blogak
Skandiberika, Ipar Euskal Herrian zehar
2020/07/22Eurovelo 3, Erromesen Txirrindu-bidea, Trondheimetik (Norvegia) Santiagora (Espainia) bitarteko Donejakue kaminoa da. Guztira 5.122 km., Suedian, Danimarkan, Alemanian, Belgikan eta Frantzian zehar. Zati frantsesari (1.700 km.) "Scandibérique" deritza eta, Galiziarantz, Euskal Herritik pasatzen da, Lapurditik zein Nafarroatik.
Barkatu: gertu al da herriko kaxkoa?
2020/07/19-Kilometro eskasera. -Tabernarik bai zabalik? -Bai, plazako iturrira iritsi eta ezkerrera jo.
Zer ote, azalaren azpian?
2020/07/19Makinatxo bat produktu dago egungo merkatuan, “Under the skin” baino nabarmen ulerterrazagoak izan arren, sekulako jarraibide-liburuarekin batera eskaintzen zaiguna. Jonathan Glazer zuzendariaren ekoizpena, ordea, misterioa da hasiera beretik eta, nahiz tituluak berak (azalaren azpian… azalpean?), teoriaz behintzat, hainbat aztarren eskaini, nekez asmatzeko eta sumatzeko bestekoa da amaiera arte.
BIDAIAK 97
2020/07/17TXEKIA: Roznov. MORAVIA-VALAKIA: Hranice, Stramberg, Novy Jicin, Roznov pod Radhosten, Presov. BOHEMIA: Prostejov, Olomuc, Nové Hesto mad Metuji, Nachod, Kuks, Betlen, Josejof, Hradec Kralove.
1950 hamarkadako emakume ausartaren proposamen abstraktu konkretua
2020/07/16Bada dioenik arteak nekez duela berezko sorrerarik. Zer gerta ere, ez dela mezenasgorik gabeko arterik edo artistarik. Alegia, mezenasgoa dela, besteak beste, kultura-jardueraren motorra. Auskalo egia ote, eta zein neurritan. Segurutik ez zen Oteizarik-eta falta izango María Josefa Huarte izan ez balitz. Baina, aldi berean, seguru ere gero, 1950eko hamarkadan suspertu zen euskal artea bestelakoa izango zela Huartetarrak izan ez balira.
1927ko Sanjuanetako txapeldunak
2020/07/13Txapela, tanganilloa eta abarketa zuriak... hori al da San Juan jaietan kalera irtetzeko gazte-jendearen itxura? Gaur egun, joko-moko janzteko-edo, behar bada, bai. Baina ez, ostera, ganoraz, itxuraren jabe azaltzeko. 1927ko Sanjuanetan, aldiz, lege zaharreko janzkera zela ematen du... orduko argazkiaren arabera, behintzat.
EAEko hauteskundeak 2020, boto azalpena
2020/07/11#Hausnarketa eguna. Ez naiz boto finkokoa izan bizitzan, eta gutxitan botoaren zentzua adieraztearen aldekoa. Baina oraingoan esan nahi dut, Maddalen Iriarteri botoa emango diot.
Amorante gaude
2020/07/11Asteazken arratsaldean bozkatzera joan nintzen Postetxera. Ez diot apenas kasu egin kanpainari. Beste gauza batzuei begira egon naiz. Adibidez, Amoranteri begira.
