Milla urtian, danok senide
Txalo bero bat, Urturi. Aurreko liburuan ostian, honetan barriro goixa jo dau: trama interesgarrixa, ondo josittakua, eta interesa mantentzeko gimmick-en manejo bikaiña. Benetako plazerra, liburu hau irakortzia. Bada detalle flojoren bat (gaizkillien etorri aitortzaillia), baiña kasu honetan ez dau iñundik iñora idazlanan biribilttasuna illuntzen.
Bistan danez, liburuan kako nagusixetako bat "los ricos también lloran" efektua da, kaleko jentiandako jauntxuei begira hain kontsolagarri izaten jakuna; diru eta lur asko bai, baiña... alfonbra azpiko zikiña be, ugari! Baiña liburuan amaieran ondo ikusten dan moduan (eta edozein azterketa genetiko/genealogikok erakusten daben legez), gutako ixa guztiak gara Erdi Aruan umiak izan zittuan ixa edozeiñen deszendiente, eta beraz ez daka zentzu haundirik "haiek eta gu" kontzeptuak bereiztia. Eta hori oso ondo dago.
Asko gustau jatan beste gauza bat: XII. mendeko Bittorixan rekreaziño historikua: hirigintza, herri barruko gatazkak, orduko politikia, gerria. Sasoi hartara biaje politta egitten dau irakorliak.