Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Jose Ignazio Vicuña, mutil ona, lagun hobea

2021/10/22

Jose Ignazio Vicuña adiskidea hil da, 80 urte zituela. ELA gaixotasunak jota, hainbat urte zeraman gurpil-aulkian. Bazekien berandu baino lehen hilgo zena eta sinestezinezko kemenaz eutsi zion azken hilabeteetako bizimoduari, soinez ezindua arren, buruz sendo eta zindo,

Jose Ignazio Vicuña, mutil ona, lagun hobea - Gehiago irakurri

Tupust! 2

2021/10/19

Autoedizioan atera du Tupust! kolektiboak bere bigarren komiki-bilduma

Tupust! 2 - Gehiago irakurri

Kaperotxipi margolariarekin hasi gerra, eta matoi falangistarekin amaitu

2021/10/19

Duela egun batzuk, Maurizio Flores Kaperotxipi margolariaren aipu bat irakurri nuen Twitterren. Aste berean, Alberto Barandiaranek kazetaritza liburua kaleratu zuen, "Gurea falangista zen". Bi datu inkonexio horietatik, gure aitak bizitako pasarte batzuk kontatu behar zirela pentsatu nuen.

Kaperotxipi margolariarekin hasi gerra, eta matoi falangistarekin amaitu - Gehiago irakurri

Errore estrategikoak aitortu ala ez

2021/10/19

Hainbat dira, oraindik ere, ezker abertzaleari argitzeke eta erantzuteke geratzen zaizkion arloak, baina errore estrategikoa aitortzea eta nork bere burua makillatzea beti izan dira zeregin geldoak eta zailak.

Errore estrategikoak aitortu ala ez - Gehiago irakurri

Mont Ventoux: haizetsua ez ezik, mitikoa eta zirraragarria

2021/10/16

“Mont Ventoux” mendi haizetsua bezain mitikoa da, mitikorik bada, txirrindularien artean. Batez ere, Tom Simpson mundu-txapelduna, gailurra baino ehundaka metro lehenago, ezinaren ezinez, bertan zendu zenetik (1967). Baina “Proventzako erraldoia” hori baino dezente gehiago da. Petrarcak igo zuen, oinez, 1336an; eskiatzaileen lehen aterpetxea 1927koa da eta, horrez gainera, Europako Bioesfera-erreserbarik anitzenetakoa.

Mont Ventoux: haizetsua ez ezik, mitikoa eta zirraragarria - Gehiago irakurri

Gora Sefarad

2021/10/16

Musikaz elikatzen naiz: biharrian, zein denporapasan, doiñuak eta erritmuak izaten dittudaz lagun, eta mundutik zihar bidaiatzen ibiltzen naiz. Egunotan sefaradixak dittudaz lagun, 1492an Espainia monolitikuan inposaketian ostian bialdutako judixuena, hain zuzen be.

Gora Sefarad - Gehiago irakurri