Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aldaketa nabarmenik gabe... oraingoz

Aldaketa nabarmenik gabe... oraingoz

Amatiño 2022/08/04 08:30
Aurtengo bigarren hiruhilekoaren datuak ez dira txarrak*. Zer gerta ere, lehengo lepotik jarraitzen dute eta, esanak esan, oro har, 2009tik hona Europa osoan izan diren onenak.

Hala ere, azken martxoko emaitzekin alderatuz gero, Europar Batasunak onera egin du, bai,  apurren bat; Nafarroak eta Espainiak areago, eta Euskal Autonomia Erkidegoak, azkenik, huskeria baldin bada ere, txarrerako joera gainditu ezinik dirau.

Mapa mundia 2022 urtea

Mundu-mapak, berriz, nabarmen azaltzen ditu zertan diren han-hemenka kolore desberdinak. Zenbat eta enplegu gehiago, are berdeago eta berde ilunago. Enplegu eskasia, ostera, gorriz. Zenbat eta enplegu gutxiago, gorriago. Bitarteko horixkarik ere izan bada, eta, azkenik,  datu-sistema fidagarririk ez duen esparru zuria, non estatistika gardenik ez den**.

Mapa mundia 2022

---ooOoo---

* Uztaileko azken datuen arabera, balirudike hirugarren hiruhilekoa ahulago letorkeela.

** Hego Afrika da daturik txarrena duena, baina datuak dituztenen arteko txarrena. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: