Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europako musika-topaketarik zaharrenetakoa

Europako musika-topaketarik zaharrenetakoa

Amatiño 2022/08/08 09:00
Abuztu oro bezala, aurten ere eratzen ari da, gurean, Donostiako Musika Hamabostaldia. Aurtengoa da 83. ekitaldia, ez baitzen alferrik 1939ko abuztuan hasi, ostalari donostiarren ekimenez, gerra amaitu bezain laster turismoa berriro suspertarazteko ahaleginetan. Espainiako musika-topaketarik zaharrena da eta Europako antzinakoenetakoa.

Musika Hamabostaldia, Donostian bertan hasi bazen ere, operaren ildotik eta bi astez, gaur egun beste edozenbat musika molde (orkestra, ganbera, abesbatza, balleta, dantza, organoa, interprete gazteak, garaikidea, antzinakoa, ibiltaria…) biltzen ditu, lau astean zehar eta, Donostian ez ezik, baita Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean barrena ere.

Donostiako Musika Hamabostaldia gutako gehien-gehienok baino zaharragoa da eta, behar bada, betidanik “hor” izan dugulako, ez gara konturatzen Euskal Herri osoko berriketa gabeko kultura-altxorra denik eta oinarrizko erreferentzia, Europan.

 Donostiako Orfeoia Senperen

Zirraragarria, benetan, larunbat arratsean, Senpereko Saint Pierre elizan, Donostiako Orfeoiak eskaini zuen saioa. Gabriel Fauré-ren Requiem-az jakineko maisutasuna azaltzeaz gainera, Tomás Aragües (Ave Maria), Pau Casals (Nigra sum) eta Aita Madina (Aita gurea) konpositoreekin entzuleak bereganatu zituen, Leonard Cohen (Hallelujah) eta Georg Haendelekin (Aleluya) erabat irabazi gintuen eta, Maitia nun zira eta Agur Jaunak herri-kantez, azkenik, eliza-sapaia erauntsi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: