Osinetik mundura
Ona zala, eta ona zala, eta... azkenian, etxeko gaztien pentsamenduan baiña norberangaittik bebai, erosi juat. Eta etxatak damutu. Komikixa bikaiña da, "benetako" liburu onenen pare ipiñiko najeukek nik: historixian muiña, pertsonajien lanketia, kontatzeko modua... halan be, "benetako" liburuen aldian bentajia jaukak: hizkuntza grafikua, irudi landuak, arlo bisuala. Oso landuta, eta berezko balixo plastikuakin.
Ediziñua be apartekua dok. Logikua eresten jetsat, ekoizpenak dirulaguntzak barra-barra lortu dittualako: papelan gramajia, inpresiñuan kalidadia, azala... eta halan be prezio normal xamarrian. Txalo bero bat halako produktuan aldeko apostua egin daben babesliei.
Kualidade (on) asko jaukaz beraz; baiña danen artian, gidoia nabarmenduko najeukek. Ondo harilkatuta -baina era berian inpresionista xamarra, egittura klasikuari jarraittu barik-, elipsis egokixekin, eta. Planuak zinematografikuak dittuk, oso. Eta marrazkilarixak, gehixenetan modu minimalistan, pertsonajien keinuen aldaketa txikixak erabiltzen jittuk berbarik bako emozinuak oso ondo islatzeko.
Zer esanik ez, historixian muiña: didaktikakerixan jauzi barik, nerabezarotik gaztarora -eta gero be- joiaan osin emozionalan zeharkaldi bat aurkezten jok. Baitta adiskidetasun mota ezbardiñen menu politta be; eta igual horren ikasgairik garrantzitsuena hauxe dok: zama hutsa dirazen "lagunei" alde egitten laga bihar jakela, konplejurik eta dramatismorik barik...