Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko sozialistek jasotako Tomas Meabe aterpetxea, Kalamuan

Eibarko sozialistek jasotako Tomas Meabe aterpetxea, Kalamuan

Asier Sarasua 2022/08/06 14:05
Eibarko sozialistak 1934ko udan zabaldu zeben aterpetxia. Gerrara arte iraun zeban. Gaur egun iradixak estali dittu azkenengo hondarrak.
Eibarko sozialistek jasotako Tomas Meabe aterpetxea, Kalamuan

Tomas Meabe aterpetxia Kalamuan.

Indalecio Ojangurenen funtsian (GureGipuzkoa, CC-by-sa lizentziapean) topatu nittuan hurrengo argazkixak (Eibartarren Ahotan proiektuan be jaso genduan kopixaren bat). "Tomas Meabe" aterpetxian inauguraziñua da, Kalamuako maldan.

Lehenago be txabola moduko bat euki zeben sozialistak inguru horretan, baina Errepublika sasoian harrizko ganorazko aterpetxe bat jasotzia erabagi zeben. 1934ko uztailan 29an inauguratu zeben, "La Romeral" bandian musikiakin eta pelota-partiduakin.

Jendetzia ikusten da erretratuetan; andrazko askotxo, gainera, orduan sasoirako. Aterpetxe ederra zan, pisu bikua, terraza zabala, frontoia etxostian. Lotarako katriak ipintzen zittuen (norberak beria eruanda) eta fonografua be bazeguan, dantzarako.

Asteburuetan jende asko alkartzen zan bertan, bai egun pasan, bai zapatu arratsaldian igo eta domekara arte bertan lotan.

Eibartarren Ahotan proiektuan makinatxo bat argazki eta erreferentzia jaso genduzen aterpetxe honen inguruan. Esate baterako, Gloria Lizundian hurrengo hau:

Kalamuako lautik Kalamuako tontorrera bittartian, gorutz igotzen hasi eta ezkerretara zeguan, Eibarren baino Markinako lurretan (oso oker ez banago). Eta Tomas Meabe sozialista historikuan izena ipini zetsen, Eibarko sozialistentzat garrantzi haundiko pertsonajia. Indalecio Prieto eta Toribio Etxeberrian laguna zan Meabe; Bilbotarra, baina Eibarren bizi izan zana (eta andria be eibartarra zekan). XX. gizaldi hasiera haretako Eibarko sozialistentzat erreferentzia nagusi bihurtu zan, duda barik.

1934ko urriko iraultzan kalte haundixak izan zittuan aterpetxiorrek, baina hurrengo hilabetietan konpondu egin zeben. Ostera, 1936-1937 bittartian gerrako frentia bertan egon zan eta eraikina txiki-txiki eginda geldittu zan, behia jota. Behin Francok gerria irabazitta, ez zan berreraiki, bistan da. Urte batzuk geruago Klub Deportibuak beste batzuk jaso zittuan Kalamuan (pare bat pixkat beherago, beste bat Kalamuako Parlamentuan), baina askoz txikixaguak dira.

Tomas Meabe aterpetxea, Kalamua, Eibar - 03

Tomas Meabe aterpetxea, Kalamua, Eibar - 04

Tomas Meabe aterpetxea, Kalamua, Eibar - 02

Tomas Meabe aterpetxea, Kalamua, Eibar - 01

Gure gaztaruan oindiokan hormak ikusten genduzen, erdi-tente, gaztion jolasleku. Gaur egun iradixak jan dittu azkenengo hondarrak. Arbola ihar batek eta huntzak jandako horma zati batek gogoratzen deskue sasoi bateko aterpetxia (erretratuetan ikusten da horma zatixa, huntzak jantzitta, eta bere alboko zuhaitz enbor zaharra.

Eibarko sozialistek 1934an jasotako Tomas Meabe aterpetxearen hondarrak Kalamuan (Eibar, Elgoibar eta Markina Xemein artean).

Tomas Meabe aterpetxea, Kalamua, Eibar - 06

Tomas Meabe aterpetxea, Kalamua, Eibar - 05

Eibarko sozialistek 1934an jasotako Tomas Meabe aterpetxearen hondarrak Kalamuan (Eibar, Elgoibar eta Markina Xemein artean).

etiketak: mendia, historia, eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz