Blogak
San Rokeren mitoa eta gaupasa
2025/08/16Oso oker ez banago, 1964ean igo nintzen ni estreinako Debako San Roke ermitara, abuztuaren 16ko jaian. Urte berekoa da nire lehen gaupasa ere (1). Ez pentsa, gero, bata eta bestea tradizio berekoak direnik, barrena bostehun urte bai baitira, baten eta bestearen artean.
Eibarko TUPI tabernian historixia eta izenan jatorrixa, 'Petit Tupinamba'
2025/08/15"Ponme un Tupí!"
Etxekoen eta etxekoaren zoramena
2025/08/14Donostiako Victoria Eugenia antzokia benetan mukuru beteta, ikusentzuleek etxekotzat hartu zuten Xabier Anduaga km-zeroko tenorra. Gutxi, gero, bera bezain etxeko. Antzokitik harrikada batera jaioa, Donostiako Orfeoian umetatik hasia eta sei urte baino ez zituela sortutako Musikenen (1) ikasia, egungo euskal tenorrik onenak “etxean” jokatzen zuen… igarri-igarrian.
Txistua arnasa berri bila, barrokoa, euskal pizkundea eta tango berria tarteko
2025/08/12Garikoitz Mendizabal txistularia eta Josu Okiñena pianojotzailea elkarrekin bildu dira Donostiako Hamabostaldiaren inguruan, besteak beste bi helburu nagusiz. Batetik, Euskal Pizkundeak (1847-1936) musikagintzan eragin zuen jauzia gogoratzeko eta, bestetik, herri-tradiziozko eresiez kanpo, XXI. mende honetan txistuari irekitzen ari zaizkion aukera berriak aldarrikatzeko.
Eskorbuto aditzen - 1993tik 2025era arte
2025/08/11Behiñ Josun eta Jualman azkenak emonda (sortutako azken kantuak, esan gura juat), Eskorbuto izena mantentzia erabagi juan Pakok. Erabagi polemikua, bistan dok, eta seguru nago aldeko eta kontrako arrazoi onak egongo zittuala: barrena, "munduko bandarik zintzuenan" izaeriari eustia (dirua irabaztia drogatan gastatzeko: hori zuan euren helburua, eta gardentasun osoz adierazten juen). Halan be, neure iritzi propixua bajaukat be, ez nok erabagixori epaitzen hasiko.
Zaharrak handitzen doaz
2025/08/10Amarekin pasa dut normalean baino denbora gehiago azken bi aste hauetan. Medikuarengana eraman nuen aurreko astean. Obretan egoten diren prefabrikatu horietako baten hartu gintuen medikuak. Azken laupabost urteetan horrela izan da.
Eskorbuto aditzen - 1992/93
2025/08/101992ko aprillian, hirurak bizi zirala, Matixenan azken kontzertua emon juen.
Eskorbuto aditzen - 1991
2025/08/09Urte honetan, Ameriketan saldutako disko ugarixengaittik, 1991ian, Mexikora juateko proposamena etorri jaken. Josu jodiduegi jeguan; bere ordez Iñaki "Gato" Huarte juan zuan biajera. Mexicotik bueltau ziranerako, Josu ospittaletik urtenda jeguan. Hango harreriakin "berotuta", eszenatokixetara bueltau zittuan.
