Eraginkorra
Ondo egindako nobelia begittandu jatak. Idazkeriak pertsonalidade haundixa jaukak, ez dok bestseller-txantxilloi-fabrikan ekoitzitako produktua. Liburuan egitturia -kaotiko xamarra, hari solte eta cul-de-sac ugarikin- oso eraginkorra dok, azken fiñian despiste jolas bat. Amaieran, gaizkillien autoazalpenak biharrezkuak dittuk -bestela, zelan bildu hedatutako sare guztiak?- eta egixa esan, tono jenerala etxuek asko hausten. Ondo! Gustora irakorriko najeukez Harry Hole honen kontakizun gehixago.
Paperjale.eus-era botatako beste arrantza pare bat:
- Bilbe interesgarrixaz gain, badago berezko protagonismua daukan pertsonaje bat: alkoholismua. Antiheroian izaerako ezaugarrixa, maittasun/gorroto harremana ondo erakusten dok, epai moralik, deitoratzerik edo melodramarik barik. Gustatzen jatak hori. Bistan jagok, idazliak hurretik ezagutzen dabela infraño hori...
- Idazlian estilotik gustatzen jatan beste ezaugarri bat: gauzen deskribapen fisikuak (liburu sarrerako tantanan ibilbidia oso ona dok: baiñuontzittik baldosan zihar, egurreko arrakalatik sartuta, eraikiñan egitturan zihar). "Sorterriko koblak" edo haikuen estiluan, ez nok gogoratzen zelan esaten jakon figura literarixo horri, kontakizuna eta paisajia kontrajartziana.

