Blogak
Idi-gurdien hotsa
2022/01/15Xabier Erkizia soinu ehiztaria elkarrizketatu zuen duela aste batzuk Oier Aranzabalek. Egun hauetan entzun dut bien arteko solasa.
Hondamendia letorke, dugunaz jabetzerik ezaz
2022/01/14Gabonak aurretik hainbat euskal zinematan izan genuen "Don't Look Up" (No mires arriba) filma da gustura ikusten diren horietakoa. Nekez gero inor aspertuko, nahiz ordu bi eta erdi iraun. Sei hilabete zain, noiz kometa helduko eta Lurra suntsituko, baina ez da inon izu-ikararik sumatzen, satira baizik. Zientzialarien iragarpenak serio hartzeko gertu ez dagoen gizartearen komediak.
Negozioa teknologia hutsez egin daiteke. Enpresa, ordea, pertsonak dira
2022/01/11Gero eta mundu konplexuagoan, enpresek, erakundeek eta organizazioek ezin izango dute hazi, pertsonen bitarteko hazkuntzaz baizik. Pertsonez ari gara, ez makinez. Teknologia ez dago zalantzan, ezta inteligentzia artifiziala ere. Baina makinek ez dagite lanik, funtzionatu egiten dute. Negozioa egin omen daiteke, egun, teknologia hutsez; enpresa, ostera, pertsonak dira, (“CRECER HACIENDO CRECER. El secreto de las empresas consistentes” Xavier Marcet, 2021).
BIDAIAK 2000. HUNGARIA
2022/01/10LURRALDEAK ETA HIRIBURUA. TRANSDANUBIA. BALATON LAKUA. BALATON MENDEBALDEA: Kestthely, BALATON IPARRA: Tihany, Balatonfüred, Vezpren
"Miñan" (Susa, 2019), Ibrahima Baldek ahoz idatzia eta Amests Arzallusek eskuz idatzia
2022/01/09Barruraino sartzen zaizun liburu horietako bat da Miñan, bukatzean betirako gogoratuko duzuna eta zure inguruko guztiei aholkatu eta oparitu nahiko diozuna. Ibrahima Balderen historia kontatzen digu, Ginea Konakryko bere haurtzaroko bizimodutik hasi eta basamortu-itsasoak igarota Europara heldu zen arte, urteak iraun zituen bidaia latz amaigabea egin ostean. Telebistan etengabe ikusten ditugu migratzaile anonimoen inguruko albisteak. Bada, Ibrahima Baldek izen-abizenak ditu eta bere bizitza kontatuko digu.
Gero gerokoak
2022/01/09Igande euritsu honetan normalean baino beranduago jaiki naiz. Gosaltzen nuen bitartean Euskadi Irratia piztu dut. «Amarauna». Etxegabeei buruzko erreportajea.
Sauréren 2021eko beste komikiak
2022/01/09Lehenago berri eman genuen "Mihisetik komikira"z gain, aurten beste lau komiki atera ditu argitaletxe arabarrak, berriak edo lehenago digitalean agertutakoak: "Bizitzaren benetako funtsa", "Zaporeen abentura", "Lurraren semea" eta "Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak vs robotak"
Sintesi bikaina
2022/01/09AGIRRE-MAULEON, Juantxo (Zuz.). 2018. Arrikrutz. Arrikruzko lehoia. El león de Arrikrutz. Aranzadi bilduma 3. Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia.