Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Zentzuzkoago (IX)

Zentzuzkoago (IX)

Markos Zapiain 2022/08/03 12:30

 

Tamalez, Ferryren lanetan ez dira urriak halako hats-beherapenak: arrazoibidea sendoa da, indartsu doa aitzina, baina halako batean kolapso gisako bat sufritu eta neska horren adibidearen antzekoak aurkezten ditu, harira ez datozenak, zeren eutanasiaren aldezle sutsuenek ere sekula ez dute neskaren kasuaren antzekorik kontuan hartu. Inori ez zaio burutik pasatu eztabaidatzea neska horri bere buruaz beste egiten laguntzea zilegi denetz, eutanasiaren legeak babestu beharko lukeenetz. Tokiz kanpo dago zeharo.

Houellebecq eta Ferryren jarreraren ahuldadea da, batetik, ematen duela arazo nagusia hitzen erabilera zuzenean dagoela ("duintasuna"...); bestetik, aipatzen dituzten kasu zehatz guztiak irudimenezkoak direla, ez errealak. 

Pentsatu balute bezala: txarrenean jarrita, zer genuke? Behin eutanasiaren legea onartuta, amodiozko etsipenak jotako gazteak ospitalean suizidatzen laguntzeko eskatuko balu, zer arrazoi sendo genuke gaztea ez eutanasiatzeko? 

Zer defentsa genuke, baldin eta senide maltzurrak eutanasiaren legea hil hurrenaren borondatea manipulatu eta herentzia lehenbailehen jasotzeko aprobetxatu nahi balu? 

Bestalde, epe luzera, lagun hurkoa hiltzea gozamen duen jende perbertsoak, eta ez dira gutxi, erizaintza eta medikuntza ikasi eta ospitaleak eta erresidentziak beteko ditu, zaharrak mordoka hiltzeko atsegina eskuratzeko, legeak babestuta gainera. 

Kontuz ibili beraz erizain eta medikuekin, eta zorrozki kontrolatu hil hurrenaren senideak. 

Ferryren irtenbidea da hil hurrenak ez hilketa baizik eta maitasuna jasotzea. Baina ez du maitasun hori lortzeko bidea argitzen, ezinezkoa baita. 

Horregatik iruditzen zait Houellebecq eta Ferryren jarrera baino zentzuzkoagoa André Comte-Sponvillerena, hurbilago dagoelako Joan Mari Irigoienek bezala eutanasiari Eutanaxi deitzetik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.