Blogak
Katebegiak
2021/11/27Euskal Kanta Berria hedatzen ari zelarik, ondorengo belaunaldiak musika-estilo berrietan ere euskaraz kantatzeari ekin zion. Garai musikal hori islatzen du Katebegiak izeneko albumak Elkar argitaletxearen eskutik.
Green Pass = Gesundheitspaß
2021/11/26Pase sanitarioaren kontua nazien Alemanian erabilia izan zen. Beharrezkoa zen gainera museo, eraikin publiko, lantoki, eskola eta abarretan sartzeko. Osasunarekin zerikusi gutxi, orain bezalatsu. BIHAR BILBORA!!!
Txertoa
2021/11/25Gaur jarri didate Covid-19ren aurkako txertoaren hirugarren dosia. Sei hilabete zehatz joan dira bigarrena ipini zidatenetik eta neuk eskatu dut hirugarrena internetez, inork noiz deituko zain geratzeke. Bete-betean txertozale naiz. Eta ez txerto honen edo haren zale, txertaketa-lorpenaren zale baizik. Kultura honetakoak gara. Kultura honetan haziak eta heziak. Zientziari esker.
Gregorio Muro "Harriet"-en komiki berria: Mugako dragoiak
2021/11/25Iván Gil izan du gidoigile eta Garluk koloreztatzaile, eta Harriet argitaletxearekin atera du
"Sua", Su Ta Gar taldearen letretan oinarritutako komikia
2021/11/23Alex Telloren gidoia eta Julen Ribasen marrazkiekin, musika taldeak berak argitaratu du
Diasporan ahaztutako euskal musika klasikoa berreskuratzeko egitasmoa
2021/11/22Rafael Agirre gitarra-jotzaileak Tomas Mujika musikariaren “Dantza” eresiaren mundu-estreinua egin zuen, atzo iluntzean, Donostian. Zuzen-zuzenean, ehun lagunen aurrean, 10 euroren truke. Luxu hutsa.
"Jarraitu inurriari", Unai Elorriaga eta Alex Orbe
2021/11/22Harrietek argitaratu du komiki eder hau