Oillaskua ondo aprobetxatzeko
Hori argi izanda, eta militantzia flexitariano sutsutik (etxian urtiak jaroiaguz Ostekue basarriko asteroko otzaria hartzen, eta oso pozik, esan najeikek nere bizialdi osuan ez dotela dietan honenbeste barazki hartu), astian behiñ-edo oillasko bat erosten juat.
Urtiak dittuk, baitta be, ez dotela oillasko zatirik erosten; osorik beti. Zergaittik? Badittuk oillaskotik gustokuen doten partiak, noski (iztarra, nere kasuan), baiña etxatak gustatzen hori bakarrik hartzia. Txorrada bat izan lajeikek (nik ez badot erosten, beste batek egingo jok) baiña halakuetan, pentsamendu majiko-atabikuak hartuta edo, begittantzen jatak animalixakingo errespetu faltia-edo dala, bere gorputzan zati bakarra hartzia, bestia baztartuta.
Horretara, beti oillaskua osorik erosten juat. Oso-osorik bez, Eroskikuak burua, hankak eta erraixak kenduta izaten jittuk-eta. Baiña zatittu biharrekua, behintzat. Gustora egitten juat: hazurrak kraskauta, giltzadurak ebagitta, nere barruko txerokixa hildako kikirikixakin adiskidetzen dok. Eta labaiña-dantza ostian, kg 2ttako animalittik lau parte bereizi geratzen jataaz:
1. Bularkixa. Plantxan eginda, lau raziñotarako emoten jok.
2. Hankak. Iztarrak eta bernak, lau raziño erreta jateko.
3. Heguak. Esku, besaurre eta beso zatittuta, aparteko tupperware baten joiazak. Hiru oillaskoren heguak pillatzen dirazenian, prijitzeko (18 zati, 4 raziño).
4. Sobran gelditzen dan guztia. Hiru oillaskorena pillatzen dirazenian, saldia. 4 bat litro urtetzen dittuk. Parterik koipetsuena, fideuà edo arroza egitteko (olixuan ordez, berorren koipia balixo jok). Gelditzen danakin, fideuekin eta egosittako hazurren okela zatitxuekin, zopia (umiei asko gustatzen jakena).
Hamen dozue azken pausuko hori, Tomas Lardik hartutako bideo txiki baten.