Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Silling gaztelu baltza

Silling gaztelu baltza

Oier Gorosabel 2023/07/22 11:15
Las 120 Jornadas de Sodoma, Donatien-Alphonse-François de Sade. Azal biguna, 457 orrialde. Gaztelera hizkuntza. 1985ko urt. 1a(e)an Fundamentos(e)n argitaratua. ISBN: 9788424503000

Gauza birek kointzididu jestek gaur: kafia lagatzeko eguna (aplatanamendu orokorra eta buruko miña) eta Saderen "Sodomako 120 egunak" liburua amaitzia. #CurrentMood, buruan tiro egitteko moduan!

Liburu hau Ondarruko Liburutegiko bookcrossing puntuan topau najuan: azala izperringi-papelekin forrauta jeguan (bistan dok aurreko jabia ez zeguala oso harro bere liburuaz...), eta ikusi nebanian, nere klasiko-ehizako piloto automatikua martxan jarri jataan! Ezin hartu barik laga.

Pelikulian aurrekarixakin (kostata amaittu najuan), banajekixan irakorketia ez zala erreza izango. Gogo haundi barik ekin najetsan, egixa esan: sexu praktiken listin telefoniko bat irakortzia bezain "interesgarrixa" izango zala pentsauta. Ez dok hola izan. Alde horretatik, uste baiño liburu interesgarrixagua topau juat, idazkera eta egittura modernokua, eta umore askokin. Amaittu bako biharra dok: Sadek kartzelan erdi-idatzitta laga juan, 3/4ak eskema hutsian, eta idazle-oharrez beteta. Halan be, liburuan azken zatixa oso gogorra dok, eta pelikulia bera baiño desatsegiñagua egin jatak (hori asko esatia dok), kontatzen dittuan praktikengaittik: eta batez be, gogoz kontra egindako gauzak dirazelako. Kontsentimentua dagonian, jolas mota guztiak onargarrixak izan leikiaz: baiña 4 aberats ahalguztidunek egitten dittuezenian, bahittutako neska-mutil kuadrilla baten gaiñian, euren borondatian kontra, eta atzera bueltarik barik (Silling gazteluan ostatatutako gehixenak hilda amaitzen juek)... gauzia asko aldatzen dok.

Halan be, gogortasunak gora-behera, esan bihar dok liburu honen historixia eta testuingurua bera dirazela interesgarrixenak: bertan kontatzen dirazen astokerixa guztiak egixa izan edo ez, gustoko izan edo ez, argi jagok halako gauza asko beti egin egin izan dirazela, gure etxietan bebai. Zenbat bahiketa, ezkontzaz mozorrotuta? Zenbat pederastia? Zenbat bortxaketa, bikote barruan? Alde bakarra, gure familietan ixildu izan dirazela, eta Sadek papelian idatzi zittuala. Pekatu haundixa izan zuan hori, menderik mende Arabiar penintsula bueltako relijiñuan beratutako Europar gizartian: Frantziar Iraultzan arlo horretan asko aurreratu bazan be, gizartian morala ez dok hain errez aldatzen, eta Donatianok narrutik ordaindu juan hori. Liburu hau galdutzat emon zan, eta etxe baten gordeta egon zuan 120 urtez, harik eta Paris inguruko sikaliptikuak estraiñekotz argitaratu juen arte. Eta gaur egunian be, ondiok eskandalorako motibua dok.

Benetan, ala brometan idatzi ete juan? Kontautako guztia gustuko izango juan, edo ez? Katarsis moduan, probokatzeko asmoz egindako ganberrada hutsa ete zuan? Interpretaziñuak libre. Nere kasuan behintzat, irakorketia intentsua eta zurrunbillotsua izan dok, eta hainbeste burutaziño eragin jestaaz. Hamen paperjale.eus-en bota dittudazenak (atzetik aurrera):

  • 4.24 eguna be terriblia dok, Augustine hiltzen dabenian. Zeozergaittik, Sade inspirauta jeguan eta detallietan sakondu jok. Liburu askotan, amaierara allegatzeko desiatzen egoten nok, gertatuko dana ikusteko. Hamen barriz, amaierara allegatzeko desiatzen najabik, baiña zoramen hau behingotz amaittu daiñ.

  • Postureo bat dok. Idazlia ezin dok halakua izan, ezin juat siñistu. "Diabruan abokatu xtreme" bat egitten jabik. Hortik 4.125 eszenia zirriborratu eta gero (6 haurdunena), idazliak egitten daben oharra: "Curval, a quien esa pasión calienta mucho, interrumpe con alguna escena furiosa". Autore batek karikatura edo arketipo bufo bati egitten detsan oharra dok hori. Ezin da halako pertsonarik egon munduan!

  • Jode, 4.83 praktikiak jota laga nauk. Bihotza kendu, etc etc. Terrorezko pelikula zoruenetan be ez neukek halakorik pentsauko. Eskerrak eskema hutsa idatzi hebala, Donatiano. Garatu barik.

  • Bale, oin ulertzen juat. Laugarrenan "txistia" erailketia bera dok. Batzuk horrekin berotzia. Ez dok hirugarrena bezain gogorra egitten, "gore" eremuan sartu garalako: praktikak hain dittuk zoruak! Hirugarrenak, benetakuak izan zeikiazelako dittuk siniestruak. Hau sinisgatxagua dok.

  • Segi...! Ya hau ez dok bape atsegiña irakortzeko. Kuriosua begittantzen jatak, halan be, disoziaziño bat dagola. 3. zatiko eskema honetan, alde batetik kontalarixan kontuak dagozela (hórrek dittuk desatsegiñenak), eta bestetik 4 libertinuak euren "maitaliekin" egitten dittuezenak (momentuz "hain" gogorrak ez dirazenak). Pixkat eskizo. Edozelan be, honekin exzitatzen dan iñor badago munduan, ni neu ez nauk bere kuadrillakua izango.

  • Eta puf. BDSM korrientian gauzez aparte, tortura txunguak datoz, tipo Intxaurrondo. Medikuntzan esaten dan moduan, batzuk bizitziakin inkonpatibliak. Meh meh. 🤦‍♂️

  • Esango najeukek, zati honek, zirriborrotik ondiok gehixago dakala bigarrenak baiño. Emoten dabenez, Donatianok brainstorming pixkat egitten zeban Bastillako ziegan, txandaka pajak egiñez, eta notak hartuz. 😄 Presuan orduak oso luziak diraz eta! 😃

  • Eta oin hildakuekin. Meh. 🥵

  • Bueno, dana ez dok errepikapena: homo sapiensez besteko animalixekin jabizak (kontsentimentu barik noski), eta fantasia zoruekin: giza-ahuntz eta giza-behi kumiak sortuta.

  • Hirugarren partia, "praktika kriminalak" irakortzen hasitta, barkatuko dok Donatiano, baiña irakorrittakuak irakorritta, etxuat krimena iñundik iñora ikusten ("sade faktoria" aplikau eta gero, noski). Bai ostera, aurreko partian ikusittako sakrilegiotik asko (sarketak, hostiak eta mezak nahastian) - hau da, bizimodu zibillian kalterik ez daken gauzatxuak, eta jangoikozaliak baiño ez dittuezenak irainduko.

  • Bistan dok Donatianok ez zebala zuzenketak egitteko astirik izan. Errata- oharretan esan jok, eta hamen be akatsak jagozak (2.54 eta 2.67 errepikatuta). ZUZENKETIA: neu konfundidu nok, etxagok errepikatuta. Bixak dittuk fellatioak, baiña lehelengua KONFESAU eta gero, bigarrena JAUNA HARTU eta gero. Terminologia liturgikora ohittuta ez egotian gauzak...

  • Parte honetan profanaziño relijiosuak garrantzi berezixa jaukak, neri partikularki aztoratzen ez naben gauzia (salbu eta 2.61 praktikan, kristo gurutziltzatuan arpegixan gaiñian zaldika, grazia haundixa eragin destana) baiña bere sasoian, baitta hurrengo urtietan be, seguraski onarteziñenetakua izango zana.

  • Liburuan 4/5ak irakorritta, amaittu dok lehelengo partia, 150garren praktikia deskribauta (Sadek 600 praktika kontau nahi jittuan). Amaieran, errata-oharrak jatoaz: "hau aldatu, hau moldatu, garbira pasatzian indize bat egin...". Hunkigarrixa dok, eta pentsamendua Bastillara joiak nahi barik, Donatiano ziegako ordu luziak bihar monumental hau antolatzen entreteniduta, eta berau amaittu barik laga izanaz penatuta...

  • Hurrengo txatala ("Bigarren partia" izenakin hasten dana, nahiz eta liburuan amaieria izan) garatu bako eskemia dok.

  • Arraixua, Curval lehendakarixan diatribia 30. Jardunaldixan (365. or). Ez eskandalizau naizelako (hori baiño gehitxuago bihar juat nik...), ez bada eze, 1785kuak bakarrik ez, gaurko tabu moral guztien alarmak saltauarazten dittualako! (ein kontu, ez naizela pasartia kopixatzera ausartzen be...). Bakarrik esangot, momentuz liburu osoko markia hautsi dabela Sadek: parrafo eskas bittan, piloto gorrixa bost bidar ixotu jatak (euretatik 3tan, neronen tabuak hautsitta). 😅

  • Gauza bat ikusten najabik, halan be: oso libertino, oso ateo eta oso zera, baiña Sade ez dago bere garaiko aurreiritzixetatik libre: birjinttasunari emoten detsan garrantzixan igartzen dok hori: liburuan 3/4 pasau dok, edozer egin juek, edonundik, eta ondiok "pastel" hori gerorako erreserbatzen jabizak!! Ai, relijiñuak zelan tontotu gaittuen gero...

  • Ba hara, justo gogo txarra emoten daben zati honetan, pasarte barregarririk be topau juat: ipurdi bat laztanduz (apropos) hil eta ehortzitta izan nahi daben libertino xelebre horrena (24. eguna, 307. or.).

  • Liburua amaitzen joiak, eta "gero kontauko doguzen gauzak, oiñ ondiok kontau ezin doguzelako" gero eta gehixago diraz, eta susmatzen hasitta nago Sadek idatzi barik lagatako zatixian egotekuak zirala... fr.m.wikipedia.org/wiki/Les_Cent_Vingt_Journ%C3%A9es_de_Sodome Igual hobe, e?
  • Pekorotzak ondiokan presente jagozak (bistan dok, gure markexan gustokuak zirala) baiña ez aurreko kapituluen ugarittasunakin. Eskerrak. Oin umillaziñuekin eta krudeltasunakin hasi dittuk: higoiñik ez, baiña maitte dogunoi miñ emoteko zera horrek, halako deserosotasun bat emoten jok. Gññññ.
  • Ai ama. Eskatologia (espirituala ez, bestia) larregi nere gusturako. 😅 Eutsi!
  • Hara nun topau doten, gure arbasuen loaldi bixen erreferentzia politta: "(...) después de haberse divertido con ella hasta el momento de su primer sueño la relegó a un colchón colocado en el suelo para que dejase el lugar a la Fanchon, a la que siempre quería rener cerca cuando la lujuria lo despertaba, lo que sucedía casi todas las noches. Hacia las tres de la mañana se despertaba sobresaltado, juraba y blasfemaba como un condenado. Entonces era presa de una especie de furor lúbrico (...)". (13. Jardunaldixa)

  • Saderen bizitzian nundik norakuak ezagututa (gaiñe-gaiñetik), sigurtzat najeukan liburu hau ez zala bere bizialdixan argitaratu. Horrenbestez, eskuizkribuan argitalpenan historixia liburua bera bezain interesgarrixa izango dala uste juat. Eta hamen irakorritta baieztatu juat. es.m.wikipedia.org/wiki/Los_120_d%C3%ADas_de_Sodoma Idatzi eta 119 urtetara argitaratu zan, "sikaliptikuen" sasoian noski. Harrigarrixa (eta miresgarrixa) begittantzen jata horrenbeste denpora irautia, arima birtuosoren batek sutara bota barik.

  • Buf, 6. jardunaldixa. Ondo hasi dok (norbere gustuekin bat datozen gauzak dirazenian, zelan ez?). Baiña gomittuan asuntua... ba hori ez dok neretako. Ez jestak mokuenak bezainbesteko higoiñ emon, e? Baiña buf. Tira! Regla número tres aplikau (=horri kasorik bez) eta aurrera. Baiña, zelakuak dirazen gauzak, horren aurrian Curvalek bota dabenak (horen bertsiño "refinauaguak") barria be etara jestak. Ez dok Sadek erabiltzen daben umore errekurtso bakarra: esango najeukek, autoironia nabarmena dakala idazkeriak. Uste nebana baiño dibertigarrixagua izaten jiharduk hau!

  • Liburuan egitturia be, uste nebana baiño konplejuagua dala uste juat (hau onerako jiñuat). Ez dok listin telefonikua, behintzat. Lehelengo astia amaittu barri dotenian, planifikaziño literario bat ikusten dok: alboko oharrez aparte (argitaratu bako zirriborruanak emoten juek), egunian ziharko plan libertinuen kontakizuna ez dok guztiz lineala, eta gauza batzuk ezkutuan lagatzen dittuk, geruago kontatzeko.

  • Aluak, gertakarixon teatrua Alemania aldian ipintzen jok. Deprabau famia eukiko ete juen tedeskuak, XVIII gizaldixan? Silling gazteluan deskribapenian be, Sadek kontatzen danari buruzko bere iritzixa emoten jok: "¡Desgraciada, mil veces desgraciada la criatura que en tal abandono se encontraba a merced de un canalla sin ley y sin religión, a quien el crimen divertía y que no tenía allí otros intereses que sus pasiones y que no debía tomar otras medidas que las leyes imperiosas de sus pérfidas voluptuosidades! No sé qué ocurrirá allí, pero lo que puedo decir ahora sin perjudicar el interés del relato es que cuando se hizo al duque la descripción de aquello, descargó tres veces seguidas". Merittua jaukak gero, halako katalogo bat halako urtian idatzi izana. Saden biografixia irakorritta, badirudi gaixuari ez zetsela barkatu, eta ondo ordainduarazi zetsela ausardixia. Etnografikoki, baiña, balixo haundikua dala esango najeukek: hamen agertzen dirazenak, orduko libertinuak egitten zittuezen gauzak dittuk! Protagonistak arketipuak izanda, nekez egongo da halako bilduma osua praktikan jartzen edo gustoko daukan pertsonarik; baiña arrazoi berangaittik, bilduma horretan ixa edozeiñek topauko jittuk bere gustoko gauzak, edo gaur egungo jente liberalak konpleju barik egitten dittuazenak. Ai, XX mende hasierako euskal bilketa etnografikueri intzensu-usaiña kendu izan baletsen, gure amama-aittittak benetan gustoko zittuezen gauzak jasota! (Satrustegik pixkat egin zeban modura). Danon onerako izango litzaken. Eta honekin lotuta, pasarte barregarriren bat be bajagok: adibidez, libertino batek oin zikiñak txupatzia gustatzen jakola esaten (eta erakusten) dabenian, beste hirurei higoña emoten detsenian! Jode, liburuari gustua hartzen najabik. Ez kontatzen dittuan gauzengaittik (normal xamarrak begittantzen jataaz, ez najuek eskandalizatzen behintzat), ez bada eze, kontatzen dittuan moduangaittik: Sadek bajaukak retranka bat, lau libertinuen kontura (eta eurekin) umore fin bat, kontakizunakin distantzia bat jartzen dabena, honen mesedetan. Adibidez: oin (9. eguna, p.184) koprofilikuen ipoiñak hasi dittuk. Ba, Pasolinin pelikulan desatsegiñena egin jatan pasarte hau, liburuan, barre eragitten daben kontu xelebre bat baiño ez dok. Gehixago esango najeukek: nahiz eta Sadek ez daben afiziño hori partekatzen (kontatzen daben moduan igartzen dok hori), horren zaliak dirazen libertinuak, modu umoretsuan kontauta be, ez dittuk txarto lagatzen. Zeozelan esateko, hárek be xamurtasunez eta errespetuz tratatzen jittuk; zaletasun guztiak, arraruenak be, errespetagarrixak izan leikezela adierazitta.

  • Bueno, amaittu juagu lehelengo eguna, eta ederto hasi gaittuk: pasartietako baten begixak eta agiñak estutu jittuadaz, higoiñez. Eta hori plazer "normalekin" hasi baiño ez dogula. Pereza itzela emoten jestak 119 egun falta jatazela pentsatziak.
  • Begiratu bihar izan juat: - Albano eta bere aingeruak. es.m.wikipedia.org/wiki/Francesco_Albani

  • Gauza batzuk irakortzia gogorra eta desatsegiña egitten jatak. Ba jakixat antxiñan (absolutismotik atzerago, esan gura dot) gizartia infrañua zala, klase bajuendako. Askotan, aberatsen mendeko txirikillak baiño ez zitttuan, nahierara erabilli, ustiatu, bortxatu edo hil zeikiazenak kapritxo hutsez, eta dohan. Horixe erakusten dok hamen: protagonista kuadrilliak bere aprobetarako jiratzen dittuezen neska-mutillak ganadua dittuk, zentzu txarrian. Bahittuta, senidiak hilda... Terriblia dok konturatzia hori nahikua normala zala lehen, maitaliak eskuratzeko.

  • Eta gero pederastixian kontua jagok. Ea: batzutan adin legalakin zalantzak sortu leikez (vide Traci Lords), baiña hamengo "giza ganau" askok.... 12-15 urte jaukak! Nere ume bixen edadia dok hori. Latza dok hori irunstia, nahiz eta jakin antxiñan hori baiño gaztiagotik ezkontarazten zittuala, askotan gogoz kontra. Izan be, edadia gora behera, kontu nagusixa baietza dok: zertan oiñarrittu leike 40 urteko baten eta 12 urteko baten arteko harremana? Bardinttasunian, nekez. Gehixago, manipulaziñuan eta indarrian.

  • Egixa dok, momentuz, Sadek ez dabela hónek gauzok defenditzen: bere lau libertinuak karikaturak dittuk, eta testuan ez jittuk goresten. Kontrara: apropos gatxetsi be egitten ez bajittuk be, testuan argi geratzen dok oso "naturalak" (azepziño mutrikuarrian) ez dirazela. Bueno. Barruak mobitzen dittuan testua, erregular! Segidu daigun ba.

  • Bale, banajoiak ulertzen: 4 libertino, 4 emazte/alaba/ahizta (interkanbiabliak) eta 4 libertina. Azken 4rak hasiko juak katalogo lana: 150 praktika sexual normal, 150 praktika berezi, 150 praktika inmoral/ilegal/higuingarri, eta 150 praktika "snuff" kontau. Eta libertinuak praktikan ipiñi.
  • Pufa! Hau pelikulian bide beretik joiak. Uste eze katalogo bat edo listin telefonikua irakortzia bezain astuna izan leikiala, baiña tira: Biblixian tostoia irakortzia lortu baneban, hau ez? Horixe baietz. Hori bai, prologo/epilogo bat eskertuko najeukek, eta ez jaukak: interneten billauko juat, XVIII mendeko edozein idazlan hobeto ulertzeko ezinbestekua eresten jetsat-eta.
  • Pasoliniren pelikulia ikusi najuan, deseroso xamar. Liburutegiko bookcrossingian ikusi juat, eta kuriosidadia sortu jatak.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024