Blogak
Disney-k Marvel erosi du!
2009/08/31Superheroien komiki-konpainia ezaguna Disney-rena izango da 4.000 milioi dolarregatik
Maroto-Valer aitzindari CO2 ixurien kudeaketaz
2009/08/31Espainiako Gobernuak lege-aurreproiektua aurkeztu berri du lurrazpiko karbono dioxidoa (C02) atzemate- eta biltze-jarduera arautzeko. Ez pentsa gero gobernu espainiarra nora ezean ari denik, Europako Batasunak 2014 urterako jarri dituen baldintzak bete beharrean baizik. Eta honetaz gehien dakiena Mercedes Maroto-Valer irakasle gasteiztarra da.
Argazkiak "askatu" ditut
2009/08/30Tira. Azkenean egin dut. Nire hainbat argazki askatu egin ditut. CC lizentzia eman diedala, alegia.
Detxepare, Leizarraga eta Axularren hutsunea
2009/08/29Etorkizuna eta prospektiba tarteko, gaur egungo gizarte zientzietan --inguruko hizkuntza nagusietan bederen-- behin eta berriz errepikatzen den ideia “certeza/certidumbre/certitude/certainty” delako hitz-andanari datxekona da. Euskaraz, “ziurtasuna/segurtasuna” bikoteaz aipatu ohi duguna, alegia. Baina, ideia berbera ote? Ez al da motz samar geratzen?
Oh well, black dog
2009/08/2870 hamarkadako musikiaz lagunduta, Eduardo Galeanok izperringietan ikasittakuak ezagutu doguz. Waliñon "jevi" maittagarrixak, Sanpedruetan gorriz jantzi nahi ez dabela eta zer asmau ete dau. Bertsiñuen jokuan, Oh well / Black dog entzun dogu, Fleetwood Mac, Led eta Dread Zepeliñekin. Eta Pedro Urretagoiena ordiziarrak txori kontu batzu ekarri deskuz, amaitzeko.
Axolotea desagertzeko zorian
2009/08/28Ez galdetu zergatik, baina gazte-gaztetatik gustatu izan zait Axolotea (Ambystoma mexicanum). Animalia berezia, berezien artean. Mexiko hiriburu inguruko laku eta erreketan bizi da. Garai batean oso ugaria, azken urteotan gero eta urriagoa. Gaur jakin dut azken ikerketen arabera bere populazioa %90 jaitsi dela eta desagertzeko zorian dagoela.
