Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Eibarko ikuspegi ezezagunak

Eibarko ikuspegi ezezagunak

Oier Gorosabel 2009/11/01 00:15

Beste gauza baterako irudi billa, Guregipuzkoa webgunian dagozen Indalecio Ojangurenen argazkixak arakatzia tokau jata. Bihar nittuan irudixak topau badittudaz be, ezin izan detsat eutsi beste erretratu batzun erreferentzixak gordetzeko tentaziñuari. Eibarko Historia zaliak garanoi oso ezagunak egitten jakuz Kajoitxun irudi batzu (Untzagako torria, Iparkale bonbardeauta, andrak botua emoten...), batez be oin dala urte batzu haren argazki-liburua urten zanetik. Halan be, Diputaziñoko fonduan 8000 erretratutik gora dagoz beranak, eta nahi ta nahi ez topatzen dira sorpresa oso ederrak.

Esate baterako, Barrenkale/Arraindikalia. Gaur eguneko mapan kokatzeko hain gatxak dirazenak; nik behintzat urtiak bihar izan dittudaz kale hórren idea espaziala egitteko. Honetarako hurrengo argazki bixak, ixa punto bardiñetik etarata dagozenak, lagungarri izango ziran. Baiña ez nittuan ezagutzen pasa dan asterarte...

[

[Barrenkale.]

  ¿Eta hurrengo hau? Zenbat bidar entzun ete dogun Hotel Arrate inguruan jausi zan bonbiana, hainbeste lagun refujixio barruan harrapau eta bertan akabau zebana... Baiña nik behintzat ikusi barik nekan bonba harek egindako zulu. ¡Bildurgarrixa!

[Hoyo abierto en un refugio de la calle O´Donnell de Eibar por una bomba de aviación]

Eta kale horri buruz (lehen O'Donnell, oiñ Ego Gain), nik jakin ba nekixan "kale faltsua" zala, azpixan errekia zekana, hor labadero bat bazeguala... baiña ez neban ideia bat egitten. Ba bueno, ipiñi Hotel Arrate parian eta begiratu Eskola Armerixara. Hau ikusiko zenduan oin dala 100 bat urte (ezkerrian Isasiko etxien atzekaldia, goixan Isasiko komentua eta Eskolia, eskuman Paseo San Andresen etxien atzekaldia):

[

Hurrengo hau 1915kua da, eta ikuspegi barrixa da neretako. Aldatzeko jauregi-eskola ingurutik etarata dago, eta trenbidia referentzia bikaiña da. Erdi-erdiko saillak Indianokua jauregiko soluak diraz. Erreka horren gaiñetik gaur egungo Toribio Etxebarria kalia doia (1915n Ardantzatik Udaletxerako tartia bakarrik egongo zan tapauta). Eskuman Mekolako aldapia ikusten da.


[

Beste honek gai ezaguna daka, baiña ikuspegixa da barrixa neretako. Oiñ arte ez neban ikusi Legarre aldetik etaratako 1937ko bonbardeuan argazkirik.

[

Zenbat informaziño eder dagon artxibuetan, bateronbatek deskubritzeko zain...

 

Lizentzia CC BY-SA ikonoa CC BY-SA
etiketak: eibar, zaharreologia
kanpotarra
kanpotarra dio:
2009/11/02 22:21

Joño, eneban uste Eibar hain ederra ZENik. Eta erreka dauka! rekortxolis... Eta orain serio: asko inpaktatu niñun -eta oraindik halaxe segitzen dut- erreka estali egin zela jakiteak. Eskerrak herria ez dela eraikinekin bakarrik sortzen, biztanleekin batez ere, eta horretan, eibartarrak estaltzen zailak zaretenez... kontent.

berriro kanpotarra
berriro kanpotarra dio:
2009/11/02 22:30

Oaintxe kontutu na: goian "eibartarrak estaltzen zailak" diodan tokian, ez ulertu "estaltzen" hitza, baserri terminologian, baizik eta zentzu literalean: "tapatu" alegia eta ez... hori...ba hori... haziendarena, jope. Beno, akaso azalpena sobran dago... seguru eibarko kaletarrei etzaizuela burutik pasa ere... baina eibarren eta ingurutan baserritar internatutak egongo garetenez... ayo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024