Blogak
Juan San Martin espeleologia III - Mairuelegorreta
2009/12/28Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan hirugarrengo txatala. Mairuelegorreta haitzulo historikoko argazki txortia (Zigoitia, Araban).
"Bertan" Bilduma
2009/12/28Gipuzkoako Aldundiak kaleratzen duen bilduma bat da "Bertan". Zorte handia daukagu gipuzkoarrok eta euskaldunok oro har. Kalitatea, prezio egokia (merkea), diseinua,... bilduma dotorea da Bertan hori!
Euskadiko Liburutegia Kolokan
2009/12/28Urriaren 26ko 11/2007 Legean, Euskadiko liburutegiei buruzkoan, laugarren xedapen gehigarriak adierazten du liburutegien legea indarrean sartu eta gehienez ere 18 hilabetera eratuko dela Euskadiko Liburutegia. Hortaz, 2009ko maiatzaren 19rako sortua eta arautua izan behar zuen legez.
Duintasun eta elementu komun bila
2009/12/27“Eskarmentuz dakit inoiz guztiz eskuratu ezin den konkista bat dela duintasuna. Porrot etengabea, beraz” –aitortzen du Anjel Lertxundik bere azken liburuan ('Eskarmentuaren paperak'. Alberdania, 2009). Saiakera omen da. Ez diet nik adituei terminologiarik ukatuko. Are gutxiago egilea errotik saiatu dela sumatu ondoren. Saiatu eta asmatu. Ez dago hor ezein porroten aztarrenik. Literatura, informazioa, hausnarketa eta plazera elkarrekin uztartzen dituen liburu urri horietako baten aurrean gaude.
Beranoko buelta neguan
2009/12/27Ermua eta Mallabia artean dagoen erreka eta auzo polita da Berano. Ermutik irten eta oinez asko jota pare bat orduko pasiada ederra egin daiteke Berano errekan gora, Berano Txiki eta Berano Nagusi auzoak pasatu eta Hambrera jaitsita Ermura itzultzeko.
"Zai zoi bele" dokumentala
2009/12/27EITBek azken egunotan iragarri duenez, gaur bertan (igandea) hasiko da ematen dokumental-sorta hau. "Ez dok amairu" taldearen inguruko gorabeherak biltzen ditu 6 ataletan. DVDan ikusteko aukera izan dut eta aholku bat: ahal baduzue, ikusi. Ez zarete damutuko.
Juan San Martin espeleologia II - Debabarrena
2009/12/26Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan bigarrengo txatala. Debabarreneko haitzuluak: Aitzbeltz (Mendaro), Errekaldeko lezia (Urko, Ermua), Jentiletxeta (Mutriku) eta Ekain (Deba).
Jostailu gehiegi
2009/12/26Ez dakit zer esango ote lukeen Aita Santi Onaindiak gaur egun biziko balitz eta Olentzero eguneko opariak ikusiko balitu baina, nik lagundu beharko banio, esango nioke egun edozein umek duela orain 45 urte baino askoz-askoz ere jostailu gehiago, baina, behar bada, ez orduan bezainbateko “gerrariak”.
Besarkadak eskatzen dizkioten aktorea
2009/12/26Martxoan etorri zen Animalario konpainia Donostiara eta Eibarrera Urtain antzezlanarekin. Aste bukaera honetan, Bilbon daude.
Natibitate eguzkitsua
2009/12/25Berriketabako eguna. Nork esango gero Natibitate eguna izan denik. Itsasoa, 14 gradutan. Oraindik ere otsailera bitartean dezente hoztu beharko luke. Baina, dagoeneko, azaroan inausitako buganvillari kimu berriak atera zaizkio.
